Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGONeko zenbait erakunde Euskadik Japoniara egingo duen bidaia ofizialean

Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, izango da Euskadik Japoniara egingo duen misio ofizialaren buruan. Bidaiaren helburua da bi herrialdeen arteko lotura instituzionalak, kulturalak eta komertzialak sendotzea. Bidaia urriaren 10ean abiatuko da eta euskal ordezkaritza urriaren 17ra arte izango da bertan.
Guztira, 51 enpresa eta erakundek esku-hartuko dute bidaia ofizialean, eta horien artean izango dira Ikerlan eta Erreka kooperatibak
Guztira, 51 enpresa eta erakundek esku-hartuko dute bidaia ofizialean, eta horien artean izango dira Ikerlan eta Erreka kooperatibak, MONDRAGON Korporaziokoak. Bisitak balioko du Euskadiren indarguneak erakusteko, bereziki industria arloan, baina baita gastronomia zein kultura ikuspegitik ere.
Era berean, Urkullu lehendakariak Tokyon egingo de "Basque Week" jardunaldia inauguratuko du, euskal kulturaren eta gastronomiaren plaza handia Japoniako hiriburuan.