Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
MONDRAGONeko Pertsonen Gestiorako XIII. Foroa
Gure erakundeek gero eta zailagoak diren baina, aldi berean, atzeraezinak diren erronka berriei egin behar diete aurre: talentua erakartzea, taldeak kudeatzea eta pertsonen departamentuen funtzioa edo erakundeak garai berrietara egokitzea. Horiek izan dira, nolabait, "izenburuak", Pertsonen Foroaren edizio berri honetako termino nagusiak. Foro hori gaur egin da Kursaalen, eta 160 pertsona inguru bildu dira, gehienak kooperatiben kudeaketa sozialeko sailetakoak –nahiz eta aurten lehendakariak eta kudeatzaileak ere gonbidatu dituzten foro honetara –.
Jardunaldia 8:30etan hasi da Zigor Ezpeleta MONDRAGONeko Kudeaketa Sozialeko zuzendariaren hitzaldiarekin. Zentzu positiboan, ereduaren bertute batzuk azpimarratuz, hala nola, "hau gurea da eta axola digu", "desberdinak gara eta nabaritzen da", "lurraldeari sustraitutako aberastasuna sortzen dugu, eta beste inork baino hobeto banatzen dugu", edo "behar duen kooperatibari laguntzen diogu" eta "gure kontraesan guztiak gorabehera, honek merezi du".
Made in MONDRAGON interkooperazio foroa. Bere birtualtasun handia pertsonen eta kooperatiben arteko lotura eta esperientziak ezezik, asmoak eta helburuak partekatzea da, gure erakundeak eraldatzeko helburuarekin.
Era berean, Ezpeletak bost "trending topic" aztertu ditu – moldagarritasuna, talentu erakarpena, gobernantza, sozietate partaidetza eta lankidetza –, eta ikuspegi berri bat plazaratu du, "sormenean, gure indarguneetan eta ausardian" oinarrituta, gure eredua garatu dadin.
Foroaren argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72177720309772978
Askotariko esperientziak
Eta jarraian eduki sorta zabala izan da, foroan beren esperientziak partekatu dituzten hainbat erakunde eta kooperatibetako protagonistekin. Esate baterako, Nerea Aranguren (Danobatgroup), Ion Etxeberria (Ikerlan) Iñigo Larrea (MONDRAGON) eta Jordi Serrano (Future for Work Institute), "talentua erakartzeko erronkari" buruzko lehen mahainguru batean. Edo Iñigo Eizagirreren (Eroski), Fernando Iglesiasen (Madavi) eta Eroskiko dendetako pertsona batzuen eskuhartze interesgarria, kooperatiban ezarri duten "ekipoen kudeaketari aplikatutako ikuspegi estimatibo" berritzaile bati buruz. Baita ere Marijo Pagalday (MISE Dibisioa), Iker Alberdi (Eraikuntza Dibisioa), Nuria Agirre (Laboral Kutxa), Alberto Trancho (Fagor Electrónica) eta Santi García (Future for Work Institute) izan dira pertsonak kudeatzeko sailen eginkizunaren etorkizunari buruzko mahainguruan.
Eta amaitzeko, erakundeen eraldaketan aditua den Xabier Marcet-en ikuspuntua. Gaiarekiko hurbilketa "gizartearen teknologizazio azkarretik" egin du, "negozio eredu berriak eta bizkortasun estrategikoa agertzearekin batera". Faktore horiek erakundeak eta haien liderrak "konplexutasunari aurre egiteko gai izango den management berri bat zabaltzera" behartzen dituzte, "erdipurdikotasuna saihesteko eta enpresa erakargarriago eta berritzaileagoak eraikitzeko".
Azken batean, made in MONDRAGON interkooperazio ekitaldi ederra izan da, eta bere birtualtasun handia pertsonen eta kooperatiben arteko lotura eta esperientziak ezezik, asmoak eta helburuak partekatzea da, gure erakundeak eraldatzeko helburuarekin.