Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
200 lagun bildu ziren "gizarte heterogeneoa eta aldakorra surfeatzen duten erakunde eta pertsonei" buruzko esperientziak eztabaidatu eta partekatzeko.
MONDRAGONeko Pertsonen Foroaren hamabosgarren edizioa elkarlanerako ekitaldi berri bat izan zen, eta 60 kooperatibatako 200 pertsona inguruk parte hartu zuten. Horietako batzuk forora hurbildu ziren beren esperientziak partekatzeko(Fagor Ederlan, MONDRAGON Componentes, Huhezi, M. Assembly, Laboral Kutxa, Eroski edo LagunAro besteak beste), eta beste batzuk entzutera eta oharrak hartzera beraien kooperatibetan ezar daitezkeen ideiak hartzeko.
Eraldatzen ari den gizartea, eraldatzen ari diren enpresak
Gaur egungo gizarte heterogeneo eta aldakorraren testuinguruan, gure kooperatibetan pertsonen kudeaketarekin lotutako kontzeptu asko jorratu ziren: gobernantza, nortasun kooperatiboa, kulturaren kudeaketa, antolamenduaren ongizatea, barne-komunikazioa, ikaskuntzaren kultura, garapen profesionala, talentua erakartzea, aniztasuna edo digitalizazioa. Inklusioa, aniztasuna, berdintasuna, reskillinga, integrazioa, enpatia, garapen profesionala, ekosistema edo talentu-programak ere aipatu ziren foroan.