Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Kooperatibisten babes soziala
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan

Arrasate eta Bilbo arteko ibilbidearen baliokidea den distantzia. Horiek dira, 55 kilometro inguru, MONDRAGONeko kooperatibek hartu dituzten kilometroak eta euskararen aldeko ekimen honekin duten konpromisoa neurtzen dutenak.
Era berean, ekimen ugari antolatu dira Korrikaren hogeita hirugarren edizioa kooperatiba ezberdinetan sustatzeko: argazki lehiaketak, bideoak, errezitaldiak, babes mezuak... Eta horrelako ekintzen adibide bat da datorren martxoaren 22an Arrasaten (Gipuzkoa) egingo dena. Korrika txiki moduko bat da, Olandixo magaleko aldapan, Mondragon Unibertsitatea, Osarten, Lagun Aro, Ikerlan, Laboral Kutxa eta MONDRAGON Zentro Korporatiboa kooperatibek antolatuko dutena.
Formatu txikiko lasterketa hau 12:30ean hasiko da Mondragon Unibertsitatetik abiatuko da, kooperatiba horietako pertsonek parte har dezakete ekitaldian eta Korrikak bailara honetan duen babesaren beste erakusgarri bat izango da.
MONDRAGON euskararen sustatzaile
Kooperatiben munduak –eta MONDRAGONek zehazki– euskaraz hitz egiten du, eta beti bultzatu izan du haren defentsa, erabilera eta sustapena, gai horretan erreferente bihurtzeraino. Izan ere, kooperatiben printzipio eta balioen oinarria –parte hartzea, eraldaketa soziala, autogestioa, elkartasuna, elkarren arteko lankidetza, gure lurraldearekiko lotura– oso ondo uztartzen da gure ezaugarri kulturalarekin eta komunitarioarekin.
MONDRAGONeko langileen %80 euskara plan edo dinamikak dituzten kooperatibetan ari dira lanean eta, beraz, euskararen motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzeko dinamikak ez zaizkie arrotz bertako langileei. Halaber, tokian tokiko kontrol sistemetan txertatutako dituzte kooperatiba askok eta askok euskara irizpideak eta, horren erakusle, 3 kooperatibetatik 1 Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren jabe da.
Bidali zuen argazkiak!
TU Lankidek jarraipena egingo dio Korrikari eta kooperatiben parte hartzea jasotzeko, hauxe proposatzen dugu: bidali zuen argazkiak helbide honetara (tulankide@arteman.org) eta biltzen ditugun guztiekin argazki galeria sortuko dugu.