Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Automoziorako moduluak eta sistemak
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Banaketa komertziala
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Automozio osagaiak
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGONeko kooperatibak BIND Demo Day ekitaldian
Hitzordu honetan startupen teknologia berritzaileak dituzten 34 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, enpresa eta sozietate publikoetan arrakastaz inplementatu direnak. Industriako lider nagusiak eta berrikuntzako eta ekintzailetzako aditu ezagunak bildu ditu, lehiakortasuna areagotzeko eta industriaren eta sozietate publikoen eraldaketa digitala bizkortzeko gai diren irtenbide berriak ezagutzeko.
Topaketan 400 parte-hartzaile baino gehiagok IA, IoT, Big Data edo Robotikan oinarritutako soluzio teknologiko berriak aurkitu dituzte, sektoreak lau arlotan dituen erronkei erantzuteko gai direnak: industria adimenduna, energia garbia eta iraunkorra, eta elikaduraren eta osasunaren teknologia.
Startupen erakusketa
Ekitaldian, parte-hartzaileek BINDen azken edizioan parte hartu duten startupen teknologien erakusketa iraunkor batera joan ahal izan dira, eta bertatik bertara egiaztatu ahal izan dituzte erakunde publiko, pribatu eta startupen arteko lankidetzak eskaintzen dituen aukera handiak. Izan ere, plataformaren helburu nagusia da enpresa handiekin, ETEekin eta sozietate publikoekin startupak konektatzea eta eraldaketa digitala bizkortzea.
MONDRAGON Ventures-Enpresa Sustapenerako Zentroak eta Ausolan kooperatibak IAn aditua den Lust 4 Food Brands startup-arekin gauzatu duten proiektua aurkeztu dute. Bertan, bezeroen eskaerak automatizatzeko tresna bat garatu dute, erosketa-esperientzia eta eraginkortasun operatiboa hobetzeko, eskaera egiten denetik jasotzen den arte. Biek ala biek ekosistema bat jarri dute martxan, teknologia eta gastronomia elkarrekin lantzeko.
BIND 4.0ren edizio berria abian
Topaketa honekin, BINDen bederatzigarren ediziorako deialdi berria ere zabaldu da. Urtero, euskal industriako 70 enpresa liderrek mundu osoko startup teknologiko berritzaileenak bilatzen dituzte, proiektu disruptibo berriak sortu ahal izateko eta etorkizunean industria eraginkorrago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko.
BINDen parte hartu nahi duten startupek hurrengo edizioan parte hartzeko hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte, irailaren 6ra arte, programaren webgunearen bidez. Beharrezkoa da, halaber, haien irtenbide teknologikoa merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta partner enpresei balioa eman ahal izatea.
BINDen bederatzigarren edizioaren 12 erronkak ezagutzeko, klikatu hemen.
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Automoziorako moduluak eta sistemak
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Banaketa komertziala
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Automozio osagaiak
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.