Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Arrasateko kooperatibismoaren sorrera aztergai ETBko "Izan Ginelako" saioan
Gaur, Arrasateko kooperatibismoa izango da hizpide ETBko "Izan Ginelako" saioan.
Arrasateko lanbide eskolako bost ikasle ohiren ibilbide oparoa izango dute ardatz nagusia. Munduko kooperatiba-talde handienaren hazia erein zuten gerraostean. Etxetresnak egiteko Gasteizen tailer txiki bat erosi zutenetik hasi eta MONDRAGON Korporazioa bihurtu arteko ibilbidea eta eman zituzten pauso guztiak azalduko ditu programak.
Bestalde, Ulgor enpresaren izena zelan sortu zen ere azalduko dute; izan ere, akronimoa Luis Usatorre, Jesus Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Maria Ormaetxea eta Javier Ortubay abizenetatik sortutakoa da. Bost lider horiek aita ponteko bat zeukaten: Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza. Berak erakutsi zien hezkuntza ezinbestekoa dela edozein gauzatarako.
Horien artean, Ulgorreko "L" hizkia izango da saioko protagonista: Jesus Larrañaga Lizarralde. Bere biloba Nagoreren begietatik kooperatibismoaren oinarria eta Mondragon Esperientziaren jarduera ezagutzeko aukera izango dugu. Egitasmoa ulertzeko helburuarekin, beste sortzaileen bilobekin ere hitz egingo du saioak. Gainera, beste lau lagunen testigantzak ere bilduko dituzte: Javier Retegi Jose Maria Arizmendiarrietaren biografoarenak, Itziar Usabiaga Ausolaneko lehendabiziko gerentearenak, Iñaki Etxezarreta Arizmendi ikastolako zuzendariarenak eta Ander Etxeberria Mondragoneko Hedapen Kooperatiboaren arduradunarenak.
Ulgor enpresa sakonago ezagutuko du "Izan Ginelako" saioak. Josune Ariztondoren eskutik, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.