Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGONeko Kongresuko lehendakaria saritu dute berdintasunaren alde egindako ekarpenagatik

Kooperatiben Kontseiluak, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin lankidetzan, gaur, martxoak 8, aitorpen berezia emango dio Leire Mugerza MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko presidenteari, kooperatibismoaren esparrutik Euskadiko emakumeen ahalduntzeari eta aukera-berdintasunari egindako ekarpenagatik. Gaur bertan Gasteizen egingo den ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, Maider Echevarria Gasteizko Udaleko alkateordeak, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Rosa Lavin Konfekoopeko presidenteak eta Belen Balerdi Kooperatiben Kontseiluko idazkari nagusiak. Ekitaldian zehar Bidegintza eta Ediren kooperatiben lana ere aitortuko da.
Sariari dagokionez, Leire Mugerzak TU Lankideri esan dionez, "nik jasotzen dudan aitorpena da, baina posible egin duten pertsona guztientzako errekonozimendua dela sentitzen dut". Halaber, Mugerzak adierazi duenez, "sariak ikusgarritasun handiagoa ematen dio MONDRAGONeko kooperatibetan bizi izan dudan errealitate bati, industria, ezagutza edo banaketa bezalako esparru ezberdinetan: berdintasuna, pertsona gisa baloratzea eta naizenaz harro sentitu ahal izatea, emakumea eta kooperatibista".
Lan egin dudan MONDRAGONeko kooperatibetan bizi izan dudan errealitatea da: berdintasuna, pertsona gisa baloratzea eta naizenaz harro sentitu ahal izatea, emakumea eta kooperatibista.