Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGONeko Kongresuak datozen urteetarako Enpresa Politika onartu du
Enpresa sarea eraldatzea
"2013-2016 Politika Sozioenpresariala" kooperatiben plan estrategikoak lantzeko abiapuntua ezartzen duen dokumentua da, eta erronka bat planteatzen du, honela laburtzen dena: "gure enpresa sarea eraldatzea", balio erantsiko enplegua sortzeko.
Finean, MONDRAGONek datozen urteetarako proposatzen duena da negozioen kokapen lehiakorra hobetzea, pertsonen konpromisoa eta nortasun kooperatiboa indartzea, eta negozio errentagarriak eta iraunkorrak dituen enpresa talde bat izatea, balio erantsiko enplegua sortzeko.
Eta erronka handinahi hori lortzeko, oinarrizko bost jarduera ildo zehaztu dira:
- Dimentsionamendua eta Nazioartekotzea, merkatu globalean dimentsio egokia eta lehiakorra bilatzeko.
- Berrikuntza, Sustapenarekin eta Ezagutzarekin batera, negozio ereduak etengabe berritu ahal izateko eta etorkizuneko sektoreetan jarduerak sustatzeko.
- Elkarren arteko lankidetza, kooperatiben artean eta kanpoko aliatuekin, merkatuaren aukera optimizatzeko eta irtenbide integralak eta balio erantsi handiko prestazioak eskaintzeko.
- Konpromisoa eta nortasun kooperatiboa, nortasun ezaugarri kooperatiboak indartuz, gure Balio eta Printzipioekin eta Gestio Ereduarekin bat etorriko diren jarrera eta portaeretan adierazita.
- Erronka horrek zer aldaketa/egokitzapen eskatuko ditu? Besteak beste, negozioen dimentsioa merkatu globalera egokitzea, gorabidean dauden merkatuetara orientatzea, aliantza estrategikoen garapen posiblea, hazteko aukera gutxien duten jarduerak birbideratzea, eta irmotasunez proiektu integral korporatiboak garatzearen alde egitea.
Une horretatik aurrera, esparru estrategiko moduan balioko duen politika onartu eta gero, aurrera begira zehazten den egutegiak ezartzen du 2012. urteko Gestio Plana dagoeneko gestio ildo horietarantz orientatu beharko dela eta, gainera, kooperatibek, datorren urtean, 2013-2016 aldirako Plan Estrategikoak definitzeko eta dagozkien Gestio Planak hedatzeko egin beharreko hausnarketak egin beharko dituztela.