Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MONDRAGONeko industri arloak 6.000 milioiko muga gainditu du salmentetan

MONDRAGONeko kooperatiba industrialen fakturazio bateratuak, lehendabiziko aldiz bere historian, 6.000 milioi euroko muga gaindituta amaitu du 2019ko ekitaldia. Zehazki, itxieraren lehen kalkuluen arabera, industri negozioaren zifra 6.020 milioikoa izan da, hau da, %2,5eko hazkundea lortu du aurreko urtearekiko.
Industri dibisioen nazioarteko salmentak, abendurako aurreikuspenaren arabera, 4.214 milioi dira, hau da, %2,2ko hazkundea izan dute aurreko ekitaldiarekiko. MONDRAGONek 146 filial produktibo ditu atzerrian martxan, eta horietan 14.500 lagun baino gehiago enplegatzen ditu.
Halaber, industri arloan, salmenta nazionalen portaerak gorantz jarraitu du, %3,2ko hazkundearekin aurreko urtearekiko.
Juan Mari Palencia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu den Arantza Tapiarekin, Bergarako behe-presioko aluminiozko instalazioaren inaugurazioan.
Enplegua: 39.020
Industriako enpleguari dagokionez, Korporazioak 298 lanpostu berri sortu zituen, urtean zehar batez beste enplegatutako postuen bilakaera positiboa izanik, guztira 39.020 lagun izateraino. Industri arloak azken bosturtekoan (2014-2019) enpleguaren esparruan izandako ibilbidea nabarmena izan da: 7.000tik gora lanpostu berri sortzea lortu du, horietatik %54 gure inguruan.
Azkenik, MONDRAGONeko industriak euskal ekonomiaren enpleguan duen eraginari erreparatuta, azpimarratu daiteke EAEko enplegu industrialaren %9,3 dela.