Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an

MONDRAGON Korporazioko kooperatibek eta Jose Maria Arizmendiarrietak joan den mendearen erdialdean bultzatutako esperientzia kooperatiboak interes handia sortzen jarraitzen dute, bai hemen eta baita han ere.
Guztira, 3.196 pertsonak parte hartu dute Korporaziora egindako bisitetan, aurreko ekitaldian baino 530 pertsona gehiagok
2024an, bisitarien marka guztiak hautsi dira; izan ere, Hedapen Kooperatiboko ordezkariek 277 bisita kudeatu dituzte; horietatik 253 egun bakarrekoak izan dira eta 24 egun bat baino gehiagokoak.
Guztira, 3.196 pertsonak parte hartu dute Korporaziora egindako bisitetan, aurreko ekitaldian baino 530 pertsona gehiagok. Datu horrek aurreko marka guztiak hobetzen ditu eta bisitarien errekor berri bat suposatzen du. Bisitarien jatorriari dagokionez, % 62 Estatutik datoz eta % 38 Estatutik kanpo, batez ere Mexiko, Brasil, Ameriketako Estatu Batuak, Hego Korea, Argentina eta Belgikatik.
Bisitarien jatorriari dagokionez, % 62 Estatutik datoz eta % 38 Estatutik kanpo, batez ere Mexiko, Brasil, Ameriketako Estatu Batuak, Hego Korea, Argentina eta Belgikatik
Kooperatiba-esperientziarekiko interesa handituz doa azken urteotan, eta bisiten arrazoia oraindik ere askotarikoa bada ere, arrazoi nagusia enpresa-arlokoa da, akademikoa eta soziala atzetik dituela.