MONDRAGONeko Finantza Foroaren hirugarren edizioa

Kooperatibetako finantza zuzendariak elkartu dira foro honetan, etorkizunerako lerro eta erronka garrantzitsuenak definitzeko.
Card image cap
2017/12/04

Pasa den azaroaren 23an egin zen MONDRAGON taldeko Finantza Foroaren hirugarren edizioa, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean. Aurrekoetan bezala, finantza alorreko arduradunek kezka eta jakinminak partekatu zituzten, ahaleginak batu eta modu bateratuan aurrera egiteko. 

Foro honetan, Belen Kortabarria, MONDRAGONeko Finantza Gestioko zuzendariak, 2018ko Gestio Planak garatzeko orduan kontuan izan beharko diren erronka eta lerro garrantzitsuenak zeintzuk izango diren azaldu zuen.

Foro Finanzas 2017

MIK eta Enpresagintza fakultateko arduradunen koordinaziopean, taldeka elkartu ziren eta "norbere baliabideak indartu" lelopean iritzi eta ikuspegi desberdinak partekatu zituzten. 

Horrez gain, Ramón Forcada, Bankinter-eko Analisi zuzendariak, 2018rako ikuspegi eta aurrapen ekonomikoak aurkeztu zituen.

Gainera, Javier Orbea, ULMA Taldeko finantza zuzendariak, bere "ULMA Inbertsioak" esperientzia partekatu zuen, banka komertzialen aurrean finantza alternatiboaren adibide bezala, Mercado Alternativo de Renta Fija (MARF) delakoan zor-agirien jaulkipenen bitartez.

Bere aldetik, Iñigo Ucín, MONDRAGONeko lehendakariak nazioartean negozioei begira dugun testuinguruaz hitz egin zuen. Gainera gogora ekarri zituen, azken Kongresuan onartu zen Politika Sozio Enpresariala 2017/2020-aren baitan jasotzen diren balore kooperatiboak, eta aipamen berezia egin zion Finantza Estrategiari.

Halaber, Alex Rovira ekonomilariak interkooperazioa nabarmendu zuen, "Sinistu, sortu, lortu" izeneko hitzaldian.