Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
MONDRAGONek South Summit 2022 ekitaldian parte hartu du
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/mondragonek-south-summit-2022-ekitaldian-parte-hartu-du/@@images/14f89a9b-619e-45ee-bc18-cb3ea1fdfd40.jpeg)
15.000 pertsona, 700 hizlari, 6.000 startup eta 1.800 inbertitzaile baino gehiago batu dira Madrilen ekainaren 8tik 10era bitartean izan den South Summit 2022 ekitaldian. MONDRAGON berritzailea eta ekintzailea sustatzeko bidean, South Summit ekitaldian parte hartzea estrategikoa bilakatu da, Estatuan eta Europa mailan ekintzailetasunaren eta berrikuntza irekiaren alorretan daukan garrantzia kontutan hartuta. Aurten 10. edizioa ospatu da eta nazioarteko hizlari eta proiektu ugari izan dira bertan.
South Summit ekitaldian parte hartzea estrategikoa bilakatu da, Estatu mailan ekintzailetasunaren eta berrikuntza irekiaren alorretan daukan garrantzia kontutan hartuta
MONDRAGON Sustapen Zentroak eta Mondragon Unibertsitatea-Mondragon Team Academy-k modu aktiboan parte hartu dute, inbertsio-kide, berrikuntza- eta ekosistema ekintzaileko kide gisa, baita hitzaldietan, komunikabide eta sare sozialetan ere.
Sustapen Zentroko lan-taldeak startupen aurre-aukeraketan parte hartu du, ostean final handirako sailkatu zirenak, hain zuzen. Aldi berean, Joseba Sagastigordia zuzendariak, bi mahai-ingurutan hizlari gisa jardun zuen, Espainiako testuinguru inbertitzailearen, berrikuntzaren eta Corporate Venturing-ren (Arrisku korporatiboa) inguruan hausnartuz. Mahai-kide izan ditu, besteak beste, Cardumen Capital, BBVA, ICEX, IESE Business School eta ENISA erakundeetako hainbat lagun.
LEINN-etik (Mondragon Unibertsitatea-MTA) sortutako startupen ordezkaritza zabala izan zen ekitaldian.
Bestalde, Aitor Lizartza, Mondragon Team Academy-Ekintzailetasuneko Koordinatzailea Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, eta LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua) MTA-tik sortutako hainbat startup ere Madrilgo topaketan izan dira: Ekomodo, Sheedo, Hemper Hanmade, OX Motorcycles, Smallops, Code Contract, Vidext, Gravity Wave, Lup, Osoigo, Tinc, The Good Goal eta Audemic, alegia. Ekitaldiak iraun bitartean, hitzaldi, panel eta bestelako ekintzetan parte hartu dute.
Topaketa honek tendentzia eta aukera zehatzak bateratzen ditu. Pertsona eraldatzaile eta teknologia berrietan adituak direnek beren ideiak partekatzen dituzte ekonomia jasangarriago, berdeago eta digitalago baten bidean. Eta, aldi berean, ideia hauek eremu anitzetako negozio-aukerekin topo egiteko espazioak ahalbidetzen dira. Gertutik jarraitzeko eta aktiboki parte hartzeko ekitaldia, dudarik gabe.