Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
MONDRAGONek parte hartuko du Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko helburuak aztertuko duen jardunaldian
Jardunaldia honako erakunde hauek antolatzen dute: Eusko Jaurlaritzak, Agenda Euskadi Basque Country 2030aren testuinguruan; Innobasque eta Munduko Hitzarmenaren Espainiako Sareak, sektore pribatuan GIH Garapen Iraunkor Helburuen sustapenerako Nazio Batuen agintea duen erakundeak; eta Innobasque, berrikuntzaren euskal agentziak. Ekitaldia goizeko 11:30etan hasiko da eta eguerdiko 14:00 bitartean luzatuko da. Bilbon egingo da: Bizkaia Plaza (Urkixo Zumarkalea, 36).
Egitaraua
“GIH eta enpresak, joerak eta aukerak” izeneko jardunaldian, GIH garapen iraunkor helburuen ikuspegi orokorra aztertuko da, eta Euskadin egiten ari den lanaren hurbilketa eta lehen eskuko esperientziak entzuteko aukera izango da. Azalduko diren esperientzien artean, MONDRAGON Taldearena ere aztertuko da, Ibon Antero, Eraldaketa Sozialeko ekintzen koordinatzailearen eskutik. Berarekin batera izango dira: Elena Bou, Revenga Smart Solutions enpresako ordezkaria eta Jon Kepa Izagirre, A&B Laboratorios enpresako ordezkaria.
Ekitaldian, Vanesa Rodriguez, Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaren Espainiako Sarearen ordezkariak, hitzaldi bat eskainiko du, “GIHak eta enpresa aukerak, joerak, Euskadirako eredua eta ekintzarako euskarriak” deiturikoa. Eta azkenik, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendariak saioari amaiera emango dio.
Zer dira GIHak?
2015eko irailaren 25ean, mundu mailako buruzagiek helburu komunak adostu zituzten pobrezia desagertzeko, planeta babesteko eta oparotasuna bermatzeko; horiek baitira garapen iraunkorraren agenda osatzen duten aspektuak. Helburu bakoitzak xede zehatzak ditu, datozen 15 urteetan lortu beharko direnak.
Guztira, mundua eraldatzera bideratzen diren 17 helburu dira, eta beraien artean daude: pobrezia desagertzea, energia eskuragarria eta ez kutsakorra, ezberdintasunak gutxitzea, hiri eta komunitate jasangarriak, bakea, justizia eta erakunde sendoak...
Informazio gehiago, hemen.