Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGONek jarraitzen du bere kooperatibei balioa hurbiltzen, bi startup berritan inbertituz
MONDRAGON, bere Sustapen Funtsaren bitartez, inbertsio eragiketa bana egin berri ditu bi startupetan. Korporazioaren nahia da ekintzailetzarako eta negozio berriak sustatzeko ahalmena aktibatzea, enpresa gazte eta hazteko gaitasuna dutenen alde eginez.
HWS Concrete Towers SL (HWS)
Donostian dagoen enpresa bat da, obra zibileko eta sektore eolikoko esperientzia arrakastatsuak uztartzen dituena, energia eolikoaren sektorean soluzio berritzaileak garatzen espezializatuta dagoena.
Bere produktuen artean nabarmentzen dira AirCRANE garabi autoigokaria, gorantz doala hormigoizko dorre bat eraikitzeko gaitasuna duena eta azkenean aerosorgailua muntatzen amaitzen duena; AirTOWER, hormigoizko dorre baten sekzioetarako soluzio patentatua; eta AirBASE, aerosorgailuen zimenduak egiteko soluzio arin, modular, aurrefabrikatua.
Soluzioak Europako Batzordeak kofinantzatu ditu, “Horizon 2020-SME Instrument, 2. fasea” programaren bitartez, aurrekontu globala 2 milioi eurotik gorakoa izanik.
Gaur egun, konpainiak kapital zabalkundea egin du, MONDRAGON Korporazioak gidatuta, Sustapen Funtsaren bitartez, eta, halaber, bere kooperatibetako bat ere kofinantzatzaile izan da, MATZ ERREKA SCoop (sektore horretan presente zegoen dagoeneko, finkapen elektrikoetarako soluzioak emanez), eta CDTI bera, INNVIERTE programaren bitartez, beste bazkide minoritarioekin batera. Eragiketa ixteko, banku pool batek ekarpenak egin ditu, enpresari milioi bat euro baino gehiagoko baliabide berriak emateko, hazkunde faseari ekiteko.
OROI
Egungo testuinguruan, mundu osoan milioika pertsona heldu egoitzetan bizi dira, mugatuta, eta adinekoen berezko arazoekin (menpekotasuna, mugikortasun falta, antsietatea edo narriadura kognitiboa), eta profesionalek tresnak behar dituzte, arazo horiei aurre egiteko ez ezik, adinekoen egunerokotasuna eramangarriago bihurtzeko ere.
Helburu horrekin sortu zen OROI, errealitate birtualeko esperientziak biltzen dituen plataforma bat, adineko emozioak suspertzera zuzenduta, aukera emanez esperientzia asegarriak bizitzeko, gaur egungo mugengatik dagoeneko ezingo dituzten lekuak bisitatuz (esaterako, ingurune natural ederrak bisitatzea, nazioarteko hiriak bisitatzea, etxaldeak, etab.). Halaber, OROIren soluzioek entretenimendua eta adinarekin galtzen diren funtzioak entrenatzera zuzendutako ariketak uztartzen ditu, hala nola memoria, arreta edo hizkuntza.
Startup horrek arrakastaz itxi du bere lehenengo finantzaketa erronda, 400.000€-rekin. Erronda horretako liderra Easo Ventures izan da, eta MONDRAGONen inbertsioa ere izan du, Sustapen Funtsaren bidez, eta bere kooperatibetako baten koinbertsioa, GSR, Gestion de Servicios Residenciales S. Coop., zeinak jada hogeita hamar inguru egoitza eta eguneko zentro kudeatzen baititu, etxeko laguntza zerbitzuak egiteaz gain.
Kapital zabalkunde horrek, gainera, Oroiri ahalbidetuko dio bere negozioa Frantzia, Alemania edo Finlandia bezalako herrialdeetan hedatzea.