MONDRAGONek "Hospitality" proiektua aurkeztu du

Lankidetza proiektu bat da, eta 9 kooperatiba biltzen ditu, hotelen sektorean estrategikoki lankidetzan aritzeko asmoz.
Card image cap
Proiektuan parte hartzen dute 9 kooperatibetako ordezkariak, MONDRAGONeko lehendakaria den Iñigo Ucinekin; Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburuarekin; eta Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroarekin.
2022/03/31

Basque Culinary Center izan zen MONDRAGON zigilua daraman lankidetza proiektu berri hau aurkezteko aukeratutako lekua. Proiektuaren helburua da ahaleginak batzea, eta hotelen zein turismoaren arlorako eta sektore soziosanitariorako eskaintza bateratu bat eratzea. Sektorearen erronkei buruz Donostian egin den jardunaldi monografiko baten barruan aurkeztu da hitzordua –Espainiako Turismo Institutuak (Turespaña) 2023ko Turespaña Batzarrerako egoitza moduan hautatu berri duen hirian–. Bertan izan dira, besteak beste, Reyes Maroto, Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa; Arantxa Tapia eta Javier Hurtado, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, hurrenez hurren; Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; eta Nekane Arzallus, Donostiako Udaleko Hirigintza zinegotzia.

Negozio zifra agregatua 500 milioi eurotik gorakoa da, eta hotelen zein turismoaren arloan eta sektore soziosanitarioan dabiltzan 4.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.

Hospitality: 4.000 pertsona, 500 milioiko fakturazio agregatua

Iñigo Ucinek,MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidenteak, aurkeztu du "Hospitality", hots, "gaitasunak biderkatzeko borondateak batzea" eta "sektorerako dugun eskaintzaren handitasuna eta aniztasuna erakustea" helburu duen lankidetza. "Enpresentzat oso zaila den" garai hauetan, Ucinek lankidetzaren beharra azpimarratu du, eta gaineratu: "MONDRAGON barruan hala egiten dugu, eta beste enpresa eta erakunde batzuekin ere egin nahi dugu".

3D6A9615.JPG

"Hospitality” barneko kooperatibek eta enpresek 4.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzte gaur egun hotelen eta turismoaren arloan eta sektore soziosanitarioaren inguruko jardueretan. Era berean, enpresa horiek 500 milioi euro baino gehiagoko negozio zifra lortzen dute, eta, horren ondorioz, proiektua hotelen turismo sektorearekin eta sektore soziosanitarioarekin lotutako industria jardueren eta zerbitzuen ekimen nagusietako bat da estatu mailan.

Hauek dira ekimen berri honekin bat egin duten enpresak: EneaErrekaFagor ElectrónicaGerodanKideKreanOndoanOnnera Contract eta Ulma. Produktu eta zerbitzuen katalogo oso bat dute, hala nola altzarien diseinua eta fabrikazioa, sarbide automatikoak, telebista, multimedia eta konektibitate soluzioak, hoteletako ekipamendu integrala, hotz kamerak, arkitektura eta ingeniaritza zerbitzuak, instalazio ingeniaritza, ingurumena eta energia, sukalde ekipamendua, F&B eremuak eta ikuztegia.

3D6A9611.jpg

Turismoaren eta hotelen sektorearen erronkei buruzko jardunaldia

Jardunaldiaren inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Iker Alberdi MONDRAGON Eraikuntzako lehendakariordeak, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak.

3D6A9563.JPG

Lehenengo mahai inguruan, "Espainiako hotel inbertsioari" buruzkoan, Inmaculada de Benito CEOEko Turismo zuzendariak moderatutakoan, hauek parte hartu zuten: Victor Marti, GMA Corporate/Atom Hoteles Socimi-ren sortzaile eta CEO; Concha Osacar, Azora Capital-en bazkide fundatzailea; eta Ramon Garayar, GAT Turismo Aktiboen Kudeaketako CEO.

Bigarren mahai-inguruan, "Industria Turistikoa Markarekin" izenekoan, Pablo López Espainiako Marka Berriztatuen Foroko zuzendariak moderatuta, Simon Pedro Barceló Barceló Taldeko presidenteak eta José Ángel Preciados Ilunion Hotelseko kontseilari delegatuak parte hartu zuten.

Ekitaldia Nekane Arzallus Donostiako Udaleko hirigintzako zinegotziak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroak itxi zuten.

Ekitaldiko argazkiak: MONDRAGON Hospitality

Altzari erakargarri eta erresistenteak

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Zaharrei egokitutako altzariak

Hotz ganberak

Ingeniaritza eta arkitektura

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Nazioarteko enpresa taldea.