Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGONek fondo bat sortu du Fagor Etxetresna Elektrikoei laguntzeko
Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa (BESF), 70 milioi eurokoa, Fagorrek 2013-2016 aldirako diseinatu duen Plan Estrategikoan ezarritako berregituratze prozesurako erabiliko da; izan ere, plan horretan konpainia errealitate berrira egokitu beharra planteatzen da, etxe sektoreko merkatuaren gainbeherak eta kanpo merkatuetako dinamismo handiagoak markatuta dagoen errealitatera, alegia.
BESF fondoa Fagorrekin lotutako aparteko neurria eta denbora jakin baterako da, eta zuzkidurak bost urteko epean itzultzeko izango den mailegu baten bidez egitea aurreikusten du.
Sektorearen bilakaera
Krisiak modu dramatikoan egin dio eraso etxetresna elektrikoen sektoreari, eta horrek sektoreak azken bost urteetan %56 behera egitea ekarri du. Hau da, 2012an etxetresna elektrikoen merkatuak 2007an fakturatu ziren salmenten erdia baino pixka bat gutxiago fakturatu du. Fagorren kasuan, salmentak %37 gutxitu dira aldi horretan, 600 milioi euro, beste era batera esanda, eta hori gertatu da kontsumoaren gainbeheragatik, kostu txikiko lehiatzaileen sarreragatik (Txinako, Turkiako eta Koreakoak, esaterako), eta salmenta prezioetan izandako murrizketek eta material kostuen igoerek eragindako marjinaren jaitsieragatik.
Zalantzazko egoera horren aurrean, Fagor Etxetresnak bere egitura egokitzen joan da, lana egokitzeko eta egitura gastuak murrizteko neurriak ezarriz, 78 milioi euroko aurrezpena lortuta. Ekimen horiei esker, Konpainiak merkatuko presentziari eutsi ahal izan dio eta linea zuriko merkatuko kuota %16,3raino handitu ere bai, sektoreko bosgarren fabrikatzaile europar gisa finkatzeaz eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzeaz gain –merkatuko liderra da egosketan–. Halere, krisia hain gogorra da eta suspertzeko aukerak hain urrun daude, egindako egokitzapenak ez dira nahikoa izan, eta beste neurri batzuk planteatzeko beharra dago.
2013-2016 aldirako Plan Estrategikoa
Merkatuen bilakaera ikusita, Fagor Etxetresnak Taldeak bere plan estrategikoa diseinatu du 2013-2016 aldirako. Planak, funtsean, hazteko estrategia planteatzen du, nazioartean aliantzen bitartez bere markak munduan duen presentzia hobetuta eta salmentak ia 200 milioi euro handituta aldiaren bukaerarako. Era berean, negozioaren dimentsionamendu berria planteatzen du, barruko efizientzia eta lehiakortasuna hobetzera bideratuta. Plan estrategiko honen onarpenak kanpoko bitartekoak eskuratzera eta norbere bitartekoak indartzera bideratutako plan finantzarioa onartzea ere dakar berarekin, eta plan finantzario horretan bazkide kooperatibistek, bai Fagorrekoek bai Korporazioko gainontzeko kooperatibakoek, funtsezko zeregina izango dute.
Ikuspuntu horretatik, BESF fondoaren eraketa kooperatiba taldearen identitate ezaugarria den kooperatiben arteko elkartasunaren beste adibide bat da. MONDRAGON Korporazioak, bere kooperatibei laguntzeko dituen funtzioen artean, eta hasieratik egin izan duen moduan, kooperatiba honi laguntzeko beharrezko mekanismoak prestatu ditu. Hortaz, Fagor Etxetresnetako bazkideek beraiek egindako ahaleginak eta taldeko gainerako kooperatibek emandako laguntza ekonomikoa kultura kooperatiboarekin koherenteak dira, eta Esperientzia Kooperatibo osoaren etorkizunarekin dagoen konpromisoa erakusten dute.
Agustin Markaidek Kongresuko presidenteak adierazi duenez “elkartasun adibidea izan da hartutako erabakia” eta esker oneko mezua helarazi die kongresukide guztiei aho batez hartu duten erabakiagatik.
Kongresua MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituen organoa da, hala nola interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politiken definizioa. Organo horretan, halaber, kooperatiba berrien sarrera onartzen da, eta Batzorde Iraunkorraren –Kongresu batetik bestera diharduen ordezkaritza instituzionaleko organoa– eta Kontseilu Orokorraren –Korporazioaren zuzendaritza organoa– gestioaren deskargua egiten da.