Irakurriena
- 1. El Regato eta San Fidel ikastetxeetako taldeak, FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazle
- 2. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 3. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 4. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 5. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 6. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
MONDRAGONek Finantza Foroa egin du

Bizi dugun garaiko paradigma nagusietako bat da adimen artifiziala, arlo guztietan biziki eragiten duen mantra moduko bat, eta Finantza Foroaren 2024ko edizioa ez da salbuespena izan.
IA sortzailea eremu gehienetan aplikatzen da gaur egun: finantzak, kontsumo handia, bankuak, osasunaren sektorea, industria, eraikuntzaren arloa, eta zer esanik ez komunikazioaren arloan. Hainbat proiektutan dago, eta jardunaldian zehar finantza-funtzioari aplikatutako IAren hurbilketa egin da, askotariko adibideak jarriz.
Finantza Foroa goizeko 9etan hasi da, MONDRAGON Korporazioko presidente Pello Rodriguezen hitzaldiarekin. Pellok Politika Sozioenpresarial berria aurkeztu die bertaratutakoei. Ondoren, Olatz Imaz MONDRAGONeko Finantza Kudeaketako zuzendariak hartu du hitza. Imazek finantza-funtzioaz hitz egin du, eta berau nola aplikatu daitekeen politika sozioenpresarial berrian.
BBVA Research-eko Spain & Portugal Chief Economist-ek 2025eko perspektiba makroekonomikoak aztertu ditu
BBVA Research-eko Spain & Portugal Chief Economist-ek 2025eko perspektiba makroekonomikoak aztertu ditu, datorren ekitaldirako informazio garrantzitsua eta oso baliotsua eskainiz.
Kafearen ondoren, Leire Legarreta We are clickers-eko CEOak hartu du hitza, eta finantza-eremuari aplikatutako IAri buruzko hitzaldi interesgarria eskaini du. Imanol Torres (Eroski), María Jesús Zabaleta (Orkli) eta Mirari Astigarragaren (MONDRAGON) arteko mahai-inguru batek MONDRAGONeko kooperatiben esperientziak eta arrakasta kasuak partekatzeko balio izan du.
Azkenik, Ana Ibañez neurozientzialari eta Mindstudioko zuzendariak oso aurkezpen interesgarria eskaini du "energiaren eraldaleta erakundeetan: zure garuna entrenatu bizitza hobetzeko" izenburupean.
Saioa Arrasaten egin da, Garaia Parke Teknologikoan, eta MONDRAGONeko kooperatibetako finantza sailetako 150 pertsona inguru bertaratu dira.