Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGONek Euskaragileak enpresa batzordearen topaketan parte hartu du
Euskara planen dinamikan abiatu nahi duten enpresei zuzendutako topaketa egin zuen otsailaren 1ean Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak batzordeak. Zalantzak argitzea eta jakintza partekatzea izan zen topaketaren helburua. Izan ere, 'Nondik hasi euskara plana lantzen?' izan zen gai nagusia.
Euskara planetan aurreratuta dauden MONDRAGONeko hiru kooperatibak hizlari jardun zuten bertan: Eika (Enaitz Lopez), Cikautxo (Ramon Mendiguren) eta MONDRAGONeko Zentro Korporatiboa (Ander Etxeberria). Horiekin batera Elayk eta Irizarrek ere eman zuten euren esperientzien berri. Ekitaldia Irizar kooperatiban egin zen, eta ondoren bisita egin zuten Ormaiztegiko instalazioetan.
Euskaragileak enpresa batzordea 2015ean sortu zen, eta Bai Euskarari Elkartea da sustatzailea. Bide batez, ekitaldi amaieran Rober Gutierrez zuzendariari esker ona adierazi zitzaion, urte askoko lanaren ondoren elkartea utzi baitu.