Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
MONDRAGONek berrikuntzari buruzko ekitaldia antolatu du

Ekintzailetasunaren inguruan lana egin edo interesa duen edonori zuzendua dago ekimena. Baita online edo offline bidezko negozio berriak ikertzen dabilenari edota etorkizunean enpresetan izango diren aukera berriak aztertzen duenari zuzenduta dago ekimena.
Jardunaldi oso berezia prestatu dugu, goizean komunikabideekin elkartzeko eta arratsalde partean ekitaldi nagusi batekin, 19.00tik aurrera burutuko dena.
Momentu horretan Guggenheim museoko atarira igoko da Mondragon Unibertsitateko errektorea den Bixente Atxa. Ondoren, etorkizuneko hiriak, smart citiak izango dira aztergai.
Bigarren gai nagusia, berriz, laugarren industria iraultzaren ingurukoa izango da. Nolakoa izango da iraultza hori? Nolakoak izango dira lantegi adimentsuak? Eta gai hauen inguruak arituko dira Danobat, MSI, MIK eta Batz kooperatibetako kideak.
Azken orduan, Javier Sotil Korporazioko lehendakariak hartuko du hitza. Eta amaitzeko musika perfomance-a izango da, Alex Txikonek lagunduta.
Ekitaldira joateko asmoa izanez gero, honako mailera idatzi, telefonoz deitu edo inprimakia bete:
mondragon-cp@mondragoncorporation.com
943 082215
http://goo.gl/forms/OahgXY2WIX