Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGONek eta Éxxita Be Circular enpresa teknologikoak ‘Circular Replay’ abiatu dute
MONDRAGON korporazioak eta Éxxita Be Circular enpresak aliantza bat sinatu dute, ‘Circular Replay’ abian jartzeko, alegia: industriaren eta bere prozesuen beharrezko eraldaketari zeharkako erantzun teknologiko, sendo eta puntakoa eskaintzea helburu duen proiektua.
‘Circular Replay’ produktuen diseinua, fabrikazioa eta kontsumoa eraldatzen lagunduko duten soluzio teknologikoak emateko helburuarekin sortu da, eta era horretan, hondakinen murrizketan eragiteko eta ekonomia zirkularreko ereduak sustatzeko.
‘Circular Replay’-k soluzio teknologikoak ekarriko ditu, industrian zirkulartasuna faktore bereizgarri bezala txertatzeko, produktuen diseinu, fabrikazio eta kontsumo prozesuetan, eta, hala, lehengaiak eta energia aurrezteko eta hondakin gutxiago sortzen laguntzeko. Helburua: produktu eta prozesu jasangarriagoak lortzea, adimen artifizialean eta datuaren analisi eta kudeaketan oinarritutako Éxxita Be Circularren tresna propioek ahalbidetzen dituzten osagaiak gaika berreskuratuz, eta baita MONDRAGONek diharduen sektore anitzen ezagutza industrialean oinarrituta ere. Horrela, ‘Circular Replay’-k jarduerak erraztuko ditu industriaren balio kate osoan, eta era horretan, hornidura kateei eta ekoitzi-erabili-bota joeran oinarritutako eredu linealak aurre egin beharreko erronka operatiboei eta ingurumen erronkei datxezkien erronkak landuko ditu, bezeroen jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hobetzen lagunduko duten aukera bihurtzeko.
Ildo horretan, ‘Circular Replay’ RAEE hondakinen (Aparatu Elektriko eta Elektronikoen hondakinak) ekosistemako eragileen aliatua izango da, eta haien teknologiak berreskurapen indizeak handitzen lagunduko die, balio katean ‘zirkulartasun digitalaren ziurtagiria’ duten osagaiak berriz sartzeko aukera emango baitu. Gainera, proiektuak balio erantsia ere aurreikusten du hainbat sektoretan, hala nola hiri mugikortasunean edo osasun arloan.
Éxxita Be Circularrek, KT sektoretik datorren eta baliabideen bizi zikloaren kudeaketa integral eta adimendunean erreferentea den konpainiak, akordio honen bidez, bere garapen teknologikoen inpaktua indartuko du, industrian ekonomia zirkularreko ereduak bultzatzeko. Eredu prediktiboak sortzeko Adimen Artifizialeko bere plataforma propioarekin, aldez aurretik 20 milioi esperientzia baino gehiago edukita eta bizi zikloaren trazabilitatea bermatzeko baliagarria den Digital Green Passport garapenarekin batera, teknologia honek hiru milioi dispositibo baino gehiago berreskuratu ditu sortu zenetik, eta 60 herrialde baino gehiagotan eta azoka teknologiko nagusietan parte hartzen du.
Éxxita Be Circularrek, IKT sektoretik datorren eta baliabideen bizi zikloaren kudeaketa integral eta adimendunean erreferentea den enpresa teknologikoak, Adimen Artifizialean, Big Datan eta Blockchainen oinarritutako bere ezagutza eta tresna propioak eskainiko dizkio proiektuari.
Bestalde, MONDRAGONek beste urrats bat egin du eragin sozial eta enpresa eragin handiko proiektuak garatzeko proposamenean, lehen euskal enpresa taldearen ezagutza eta kapilaritate guztia ekimen honen zerbitzura jarrita. MONDRAGONek 83 kooperatiba ditu eta 150 herrialdetan dihardu, eta ‘Circular Replay’-rekin, korporazioaren DNAren araberako lankidetzarako enpresa ereduetan oinarrituta, bere proposamenaren egungo eta etorkizuneko iraunkortasuna eta konpromisoa sendotzen ditu. Hasiera baten, bi industria dibisio (Osagaiak eta Ekipamendua) eta Sareteknika kooperatiba aktiboki batuko dira proiektu honetara, eta epe laburrean, dibisio eta kooperatiba gehiago sartzea ere aurreikusten da.
“Éxxita Be Circularrentzat, gure teknologiaren aplikazioan eta irismenean jauzi kualitatiboa ematea dakar akordio honek”, adierazi du Alejandro Costa Éxxita Be Circularreko CEOak, eta, gainera, aliantza berri hau “erabaki estrategikoa” dela gaineratu du, “sektore bakoitzaren errealitatearekin lotutako ekonomia zirkularreko ereduen eraldaketarako bidean daukan inpaktuagatik eta hori lortzeko merkatuko industria eragile nagusietako baten konfiantza daukalako”.
“Gure jasangarritasun estrategiarekin erabat bat datorren ekimena da, MONDRAGONeko pertsonak eta negozioak inplikatuz lehiakortasunean hobetzeko, eta mundu hobea, ekonomikoagoa, sozialagoa eta ingurumenari gehiago erreparatzen diona osatzen laguntzeko”, ziurtatu du Javier Oleaga MONDRAGON Korporazioko lehendakariordeak.
‘Circular Replay’-k, horrenbestez, ekoizpen eta kontsumo prozesuen zirkulartasun eta iraunkortasun arloko agente gisa posizionatu nahi du, hondakinen murrizketa bultzatuz eta baliabideak eta energia berrerabiltzea sustatuz. Eta, azken batean, orain arte aplikatzeko konplexuak ziren iraunkortasun marko teorikoak ezarriz, industriaren egunerokora eramanda.
MONDRAGONek, lehen euskal enpresa taldeak, zeharkako proposamen teknologiko, sendo eta puntakoa eskaini nahi dio erronka handi honi, zeinaren helburua baita ekoizpen eta kontsumo eredua eraldatzea, jasangarriagoa eta belaunaldi berriak errespetatzen dituena izan dadin.
MONDRAGON
Lehenengo euskal industria taldea da, eta munduan erreferentea, lankidetza bidezko lanaren eremuan. MONDRAGON lau negozio arloren inguruan antolatzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Nortasun kooperatiboko errealitatea da, pertsonak zaintzen dituena, merkatu globalean lehiatzen dena eta aurrerabide komuna bilatzen duena.
Proiektu heterogeneoa da, eta, besteak beste, hauek ditu: unibertsitate propioa (Mondragon Unibertsitatea), enpleguko BGAEa (LagunAro), jarduera berriak sustatzeko zentro bat, banketxe bat (Laboral Kutxa), I+Gko 12 zentro eta industria eta banaketa negozio ugari.
Gaur egun, 83 kooperatibak osatzen dute, eta 70.000 pertsona inguru ari dira han lanean. Bere giza dimentsioagatik, eragin sozialagatik eta lehiakortasunagatik da ezaguna. Hainbat lankidetza eta elkartasun mekanismo ditu, erresilienteagoa izateko eta datozen urteetako erronkei berme handiagoz aurre egiteko.
Éxxita Be Circular
Éxxita Be Circular enpresa teknologiko liderra da baliabideen bizi zikloaren kudeaketa integral eta adimendunean. Telefonicak partaidetutako enpresa hau Sevillako Bollullos de la Mitación udalerrian dago, eta bost kontinenteetako 60 herrialdetan baino gehiagotan dihardu, lanean ari diren 170 langile baino gehiagori eta daukan partner sare zabalari esker.
Duela 19 urte sortutako konpainiak 500.000 gailu berreskuratzen ditu urtean batez beste, adimen artifizialeko tresnen, big dataren eta analisi prediktiboaren bidez prozesua optimizatzeari eta kudeatzeari esker. Hala, zerbitzurik onena eskaintzen dio bezeroari, eta aldi berean, ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du. Gaur egun, eta konpainiaren etengabeko bilakaera dela eta, Éxxita Be Circularrek software propioa garatu du (Digital Green Passport), elementuen bizi zikloaren trazabilitatea bermatzeko. COTEC Fundazioko kidea eta NBEko Garapen Jasangarriko Helburuetarako Itun Globala sinatu duten konpainietako bat da. Gaur egun, Circular Innovation HUBa garatzen ari da, hots, Espainiako teknologia berdearen eta ekonomia zirkularraren berrikuntzako lehen HUBa.