Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
Korporazioak lanean jarraitzen du bere kooperatiben artean ekintzailetzarako eta negozio berriak sustatzeko gaitasunak aktibatzeko. Cocoon Bioscience entzima berezien fabrikatzaile berritzailea da farmazia-sektoreentzat, zientzia biologikoentzat eta hazkunde-faktoreen proteinentzat, proteina alternatiboen industriari zuzendua.
Columbus Venture Partners eta Cleon Capital buru dituen finantzaketa-errondak lehen lerroko hainbat inbertitzaile ere barne hartu ditu, besteak beste, Viscofan nafarra, North South Ventures estatubatuarra, Sangha Capital luxenburgotarra eta Basque - Euskadiko Arrisku Kapitaleko Funtsa (SPRI).
"Aukera paregabea da sektoreko liderrengandik ikasteko"
Bexen Medical kooperatibak, MONDRAGONeko Ekipamendu Dibisioko kideak, parte-hartze hau sektore bioteknologikoan hazteko apustuaren barruan kokatzen du. "Bide hau duela 7 urte hasi genuen, Bioservices negozio-unitatea sortu zenean. Inbertsio berri hau aukera paregabea da sektoreko liderrengandik ikasteko, espezializazio handiko eta etengabeko eboluzioan dagoen sektore baten prozesu, dinamika eta beharrei buruz dugun ezagutza zabalduz", adierazi du Manu Sanchez-Lagarejo Bexen Medicaleko zuzendari orokorrak.
Bestalde, Hector Olabegogeaskoetxea MONDRAGON Healtheko zuzendariaren hitzetan, "MONDRAGON Healthek bioteknologian egiten duen inbertsio estrategikoa mugarri erabakigarria da guretzat. Adituak diren agenteekin lankidetzan, prest gaude osasunaren arloan aplikazio anitzak dituen eremu batean sartzeko, etengabeko berrikuntza eta aurrerabidea izango duen etorkizun baterako bidea zabalduz".
"MONDRAGON Healthek bioteknologian egiten duen inbertsio estrategikoa mugarri erabakigarria da guretzat"
Errondatik lortutako funtsak Zamudioko Bizkaiko Parke Teknologikoan fabrikazio-instalazio berri bat eraikitzeko erabiliko dira. Instalazio hori Cocoonen produktu komertzialen ekoizpena garatzeko diseinatuko da, gero eta eskari handiagoa asetzeko, bai eta produktu eta prozesuen berrikuntzan inbertitzeko ere. Horrela, Cocoon Bioscience bera indartzeko ere. Instalazio berriak mugarri garrantzitsua ezarri du Cocoonen ikuspegi estrategikoan, entzima berezien eta haragi landuaren sektoreak sendotzeko.
MONDRAGON Enpresa Sustapena
Inbertsio berri hau ekintzailetza-gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatzen da, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin lerrokatuta. MONDRAGONek lau urte daramatza eratu berri diren hogei bat enpresatan inbertitzen, kooperatibak horien kapitalean inplikatzen eta, beharrezkotzat jotzen denean, arrisku-kapitaleko Fondo Korporatiboekin laguntzen, arriskuak hasierako faseetan hartzea konpentsatzeko.
Cocoon-i buruz
2022an sortua, Cocoon enpresa berritzailea da fabrikazio biologikoaren arloan, eta hasierako ikuspegia bi produktu-familiaren ekoizpenean du: batetik, entzima bereziak abangoardiako prozesu bioteknologiko industrialetarako, hala nola, ARNm-ren sintesia eta sekuentziazio genetikoa. Eta, bestetik, errendimendu handiko hazkunde-faktoreak proteina alternatiboen industriarentzat, potentzial izugarria duen merkatu global emergente batentzat.
Bexen Medical-i buruz
Bexen Medical 45 urte baino gehiagoko esperientzia duen kooperatiba da, osasun-materialaren fabrikazioan eta merkaturatzean espezializatua. Sektore bioteknologikorako aliatua, ehun eta sendagai termolabilak kudeatzeko eta zaintzeko, terapia genikoen eta zelularren garapena sustatuz. Hernanin kokatzen den kooperatibaren helburuetako bat da osasun-sektorearen behar historikoak asetzea eta berrikuntzaren eta konpromisoaren bidez merkatuari balioa ematea.