Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGONek BIHAR abiarazi du, adinekoak eta mendekotasuna dutenak etxean zaintzeko ekimena
Gaur MONDRAGON zigilua duen proiektu berri bat aurkeztu da Bilboko B Accelerator Tower-en: BIHAR, zainketen sektorean erreferentzia bihurtzeko ideiarekin jaio den enpresa. Ekimen berriaren aurkezpenean Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, Iñigo Ucin MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidentea eta Hector Olabegogeaskoetxea BIHAR-ko zuzendari nagusia egon dira. Guztiak bat etorri dira proiektu berriaren bokazio soziala eta epe luzeko apustua azpimarratzerakoan, datozen urteetako testuinguru demografikoan adinekoen zainketak funtsezko elementuak izango baitira. Izan ere, biztanleria zahartzeak, bizi itxaropenaren igoerak, paziente kroniko eta pluripatologikoen igoerak eta antzeko faktoreek erronka ugari planteatzen dituzte, eta lehentasun estrategikoa dira gure gizartean. Halaber, dinamika hori aukera bikaina ere bada, jarduera berrien ikuspegitik, kolektibo horien beharrak asetzeari dagokionez.
Zer da BIHAR?
BIHAR kooperatiba berri bat da, adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak beren etxean kalitate handiagoarekin bizi ahal izateko zerbitzu eta produktuetan espezializatua. BIHAR ekimenaren proposamena, funtsean, hiru alderditan oinarritzen da: norberaren etxea, teknologiaren erabilera, eta eskaintzan mota guztietako produktu eta zerbitzuak txertatzea.
Plataforma digital oso erraz baten bidez egingo du lan, mota askotako zerbitzuak aktibatuta:
- Bihar Home: pertsonak etxean zaintzeko aukera zabala da, asistentzia, laguntasuna eta abar eskaintzeko, haien bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Horretarako, BIHARek dagoeneko horrelako zerbitzuak ematen dituzten profesionalen sare bat dauka.
- Bihar Shop: mendekotasuna duten pertsonentzako produktuetan espezializatutako denda, horien artean: ohe bereziak, besaulki egokituak, mugikortasuna errazteko produktuak, etab. Osasun eta aisialdiko errutinak ere eskaintzen ditu, sukalde adimenduneko zerbitzuak, airearen kalitatea neurtzeko gailuak edo loaren kalitatea neurtzekoak, besteak beste.
- Bihar Help: pertsonen arretarako doako telefonoa, zaintzari eta mendekotasunari lotutako edozein zalantzari buruzko aholkularitza emateko: nondik jo, tramiteak, gestioak, laguntza motak, eskubideak...
MONDRAGON Korporazioak zainketen ekonomia delakoaren erronkei erantzun bat eman nahi die, BIHARen bidez. Bokazio sozialeko eta berritzaileko ekimena da, eta adinekoentzako eta mendekotasunen bat dutenentzako produktuen eta zerbitzuen eskaintza integrala aurkezten du, etxean bertan erabiltzeko.
Lankidetza proiektua
BIHAR lankidetza proiektu bat da, taldearen beste ekimen batzuen esperientziatik eta egiten jakitetik elikatzen dena. Mondragon Healthen (Mondragon Sustapen Zentroa), testuinguruan kokatzen den kooperatiba berri bat, zeinean GSR kooperatibak (Gestión de Servicios Residenciales) eta MONDRAGONeko hiru dibisiok ere parte hartzen duten: Ingeniaritza eta Zerbitzuak (MISE), Osagaiak eta Ekipamendua. Beraz, proiektu honen DNA kooperatiboa da, eta sektorerako produktuen eta zerbitzuen eskaintza korporatiboa osatzera dator.
Hasiera batean, bere eredua Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko asmoarekin sortu da proiektua, presarik gabe –ondo egin nahi delako–, baina etenik gabe, ondoren hazi eta 2025ean estatuko beste erkidego batzuetara esportatu ahal izateko.
Argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72177720305566049