Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Banaketa komertziala
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 2. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 3. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 4. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 5. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 6. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
MONDRAGONek bere presentzia indartu du Mobile World Congress 2025en

Martxoaren 3tik 6ra Bartzelonan ospatutako Mobile World Congress 2025 (MWC) ekitaldiak aurreikuspenak gainditu ditu berriro, 205 herrialdetako 109.000 bisitari, 2.900 erakusketa postu eta 1.000 ponentzia baino gehiagorekin.
Ekitaldi hau 2006an egin zen lehen aldiz, eta telefonia mugikorrean oinarritutako plataforma izatetik funtsezko joera teknologikoen munduko erreferente bihurtzera igaro da, bereziki adimen artifizialaren, gailu mugikorren eta konektibitatearen arloetan.
Adimen artifiziala izan da aurtengo edizioaren ardatz nagusietako bat, robotika eta domotikatik hasi eta gailu mugikorretaraino. Gainera, haren erregulazioari, zibersegurtasunari eta telekomunikazioen etorkizunari buruzko eztabaidak areagotu egin dira. Samsung, Huawei eta Xiaomi bezalako player handiek eskaintza zabaldu dute beste sektore batzuetara. Joera honen adibide bat Samsung da, non adimen artifiziala etxeetan integratzen den soluzioak garatu dituen, hala nola, bere edukia aztertzeko gai den hozkailu bat, errezetak iradokitzeko; edo arropa motaren arabera funtzioa automatikoki egokitzen duen garbigailu bat. Bestalde, Huaweik urruneko gidatze-aplikazioak aurkeztu zituen, gutxieneko latentziarekin auto bat kilometro batzuetara maneiatzea ahalbidetzen dutenak, konektibitatearen potentziala erakutsiz.
MONDRAGON Ventures eta Ikerlaneko kideak Mobile World Congress 2025en.
Testuinguru horretan, MONDRAGON hamargarren urtez egon da nazioarteko ekitaldi honetan, MONDRAGON Ventures - Sustapen Zentro korporatibokoaren bitartez. Edizio honetan, korporazioa 4YFN (4 Years From Now) gunean zentratu da, startupei bereziki eskainitako eremuan, non 1.000 ekintzaile, 380 ponentzia eta 900 inbertitzaile baino gehiago bildu ziren. Ingurune hori mundu mailako ekosistema ekintzailerako topagune nagusietako bat bihurtu da.
Taldeko hainbat kooperatiba ere egon ziren ekitaldian, hala nola Erreka, Eroski eta Ikerlan, baita MONDRAGONek parte hartutako startupak ere, hala nola Multiverse Computing, Oroi Wellbeing, Shakers eta Robopedics.
Berrikuntza eta startupak etengabe babestuz, MONDRAGONek teknologiaren aurrerapenarekin eta enpresen arteko lankidetzarekin duen konpromisoa indartzen du, berrikuntza teknologikoaren panorama globalean eragile garrantzitsu gisa ezarriz.