MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Kanpin dendak eta soinketa gailuak
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON ZTIM HUB sarea ezagutu nahi?
MONDRAGON ZTIM HUB ekimena abiarazi zenetik, ez dira gutxi izan gizarte eragileekin, ikastetxeekin eta enpresekin elkarlanean burututako ekintzak. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira:
● Zientziaren astearen antolaketa, non astebetean euskal zientzialarien testigantzak baliatuz ZTIM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueretarako grina sustatzen den.
● Jardunaldien eskaintzaren bitartez ZTIMen inguruko hitzaldi edo ekitaldiak antolatzen dira ikastetxeetan, unibertsitatean edo online formatuan. DBH eta batxilergoko ikasleei zuzenduta.
● Zientzia eta teknologiari lotutako tailer praktiko multzoa, zeina ikastetxeetako DBHko ikasleei zuzenduta dagoen.
● Bizikletaren Nazioarteko Egunaren baitan, bizikleta abiapuntu izanda, gazteek beharko dituzten konpetentziak lantzeko helburuarekin egindako ekintzak.
Hemendik aurrera, ZTIM arloak sustatzeko ekintzek martxan jarraituko dute, zenbait esparrutan haur eta gazteen hurbilketa naturala bilatuz.
● Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren antolaketa, neskei eta emakumeei gaztetatik, DBH eta Batxilergoko ikasleengan pentsatuta, arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzeko asmoz. Gizarte osoak arlo zientifiko eta teknologikoetan benetako garapen akademiko eta profesionala edukitzeko aukera berdinak izatea helburu izanik. Esaterako, argazki lehiaketa, egutegia…
● Ikastetxeen eta enpresen elkarlanean egindako ekintzen koordinazioa, esaterako, Arrasate BHI ikastetxeko ikasleak Ekide enpresara egindako bisita (Batxilergoko 47 ikaslerekin), Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasleak Danobat Group enpresara egindakoa (DBH 4ko 26 ikaslerekin) eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan robotika eta automatizazioaren inguruan egindako tailerrak.
● Haurrei bideratutako komikia, zeinak gazteen artean ZTIM konpetentziak ulertu eta barneratzeko helburua duen.
Ekide eta Danobatgroupek ez ezik, momentu honetan beste hainbat enpresa eta gizarte eragilek ere osatzen dute ZTIM HUB sarea, hala nola, Fagor Taldeak, Ulma Taldeak, Ikerlanek, Dikarek, Garaia Parke Teknologikoak, Polmetasak eta Ekin Emakumeak Elkarteak.
Hemendik aurrera, ZTIM arloak sustatzeko ekintzek martxan jarraituko dute, zenbait esparrutan haur eta gazteen hurbilketa naturala bilatuz. Hori horrela, ikastetxe eta enpresei sare honen parte izateko deia egin nahi zaie, ekimen honen aldeko apustua egin dezaten.