Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Hainbat kooperatiba batu dira Mondragon ZTIM HUB ekimenera
Mondragon ZTIM HUB ekimenak sare egonkor bat sortzea du helburu, ikastetxe, enpresen, gizarte eragileen eta udalen artean, denak helburu beraren bila: zientzia, ingenieritza, teknologia eta matematikak sustatzea.
Euskadiko MONDRAGON ZTIM HUB sare erreferentea sortu nahi da Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON taldearen arteko elkarlanean oinarrituta. Epe luzerako proiektu bat da. Etorkizuenean, Euskal Herrian zehar hainbat HUB egongo dira elkarlanean sortutakoak.
Oro har, askotarikoak dira egitasmoaren jardunbideak, baina, gaur-gaurkoz, bakarra da parte hartzaileen helburu orokorra: gazteen artean zientzia, ingeniaritza, teknologia eta matematika sustatzea. Debagoienekoa da proba pilotua. Ostean, Euskal Herriko beste leku batzuetara zabaltzea litzateke asmoa -Goierri litzateke hurrengo jardun lekua-.
Oro har, proiektuak ZTIM bokazioa sustatu gura du gazteen artean -emakumezkoen artean, bereziki-, eta, horretarako, alorrei loturiko lanbideak bistaratzea, genero aurreiritzirik bariko orientazioa, ZTIM jardueretan esku hartzea eta ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan eragitea ditu xede nagusi. Dagoeneko badira horretarako zenbait abiapuntu: Mondragon Unibertsitateak abian dituen ZTIMULab eta Kolaborategia.
Ekimen honetan parte hartzen dute: Danobat Group, Dikar, Ekide, Fagor Taldea, Ikerlan, ULMA Taldea.
Hainbat eragile elkarlanerako
Egitasmoaren bultzatzaileak jakitun dira gisako proiektuak elkarlanean abiarazteak duen garrantziaz. Kasu honetan, hainbat profileko parte hartzaileak daude mahai desberdinetan banatuta.
Enpresen Mahaiak urtarrilaren 26an egin zuen orain arteko azken saioa, besteren artean, antolaketaz, helburuez eta konpromisoez jarduteko.
Enpresen Mahaiko kide da Fagor Taldea, esate baterako. “Norberak haren ekarpena egiten du dagokion alorretik, eta asmoa da guztien artean egitasmo osoago bat eraikitzea”, azpimarratu du Leire Okarantza Ibabe Fagor Taldeko Gestio Sozialeko arduradunak. “Etorkizuneko talentua sustatzeko eta hartarako bitarteko egokiak eskaintzeko ahaleginean dihardugu. Bide horretan, bailarako hezkuntza eragile garrantzitsu dugu Mondragon Unibertsitatea, eta, beraz, garrantzitsua da harekin elkarlanean jardutea”.
Dagoeneko martxan dira Mondragon ZTIM HUBi loturiko zenbait ekintza: hitzaldiak, hausnarketa saioak, zenbait enpresekin elkarlanean abiaraziriko ekintzak -tartean daude Fagor Electrónicarekin batera gaiaren inguruan eginiko bideoa eta hondakinen inguruko tailerra-, First Lego League moduko hitzorduak, aldian aldiko dinamikak… Eta, aurrera begira, eskaintza indartzea aurreikusten da. “Ikastetxeen eta enpresen arteko harreman sarea sustatu gura du Mondragon ZTIM HUBek, eskualdeko gazteek etorkizuneko aukera moduan ikus ditzaten bertako enpresak. Horretarako bitartekoak jarriko dira”, argitu du Okarantzak.