Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGON XI Foroa
Azken batean, hausnartzeko eta partekatzeko foroa da, eta kooperatibetako organo sozial eta exekutiboetako arduradunen arteko topaketa gisa ere balio du. Ekitaldiari hasiera emateko arduraduna Eider Mendoza izan zen, Gipuzkoako ahaldun nagusia – hainbat erakunde gonbidatu ziren ekitaldira –, eta Korporazioaren beraren eta Gipuzkoaren arteko antzekotasunak aipatu zituen, industria, pertsonak eta elkartasuna bezalako nortasun-ezaugarriak aipatuz eta "MONDRAGON ondo badoa, Gipuzkoa ere ondo joango da" azpimarratu zuen Mendozak.
MONDRAGONek sei esparrutan lan egingo du: enpresa-proiektu lehiakorrak eta agertoki berrietara egokitzeko gaitasun handia dutenak; gobernantza aurreratua eta enpresa-demokrazia; pertsona konprometitu eta legatuaren kontzientzia dutenak; interlankidetzaren praktika: elkartasun eta lehiakortasun handiagoa; gizartea ausardiaz eta anbizioz eraldatzea; eta helburu eta ondare ilusionagarriak
Bere hitzaldian, Iñigo Ucinek nazioarteko testuinguruaren eta gai geopolitikoetatik eratorritako ziurgabetasun mailaren errepasoa egin zuen, baina "hala eta guztiz ere, negozioek bilakaera positiboa dute eta ekitaldia ondo amaituko dugu", iragarri zuen. 2025/2028 Politika Sozioenpresarialaren inguruan adierazi zuen MONDRAGON "proiektu korala" dela, "aberastasuna sortzen eta modu justuan banatzen jarraituko duena".
Zigor Ezpeletak, Gizarte Kudeaketako zuzendariak, aurkezle lanak egin zituen eta MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiak eta Batzorde Iraunkorrak elkarrekin egindako hausnarketa jardunaldien ondorio nagusiak ere aipatu zituen. Etorkizunean lan egiteko asmoa duten sei eremu zehaztu zituelarik: enpresa-proiektu lehiakorrak eta agertoki berrietara egokitzeko gaitasun handia dutenak; gobernantza aurreratua eta enpresa-demokrazia; pertsona konprometitu erantzunkideak eta legatuaren kontzientzia dutenak; lankidetza praktika: elkartasun eta lehiakortasun handiagoa; gizartea ausardiaz eta anbizioz eraldatzea; eta helburu eta ondare ilusionagarriak.
Kanpoko begirada batzuk
Javier García Cogorrok, Viralgeneko CEOa eta Columbus Venture Partners funtsaren sortzaileak ere parte hartu zuen, eta bere ikuspegi ekintzailea eta esperientzia propioa eskaini zituen, "matematikari humanista gisa", gizartean aberastasuna eta eragina sortzeko, ezagutzan eta interlankidetzan oinarritutako enpresen bitartez..
Pedro Luis Uriarte, arlo ekonomikoko profesional eta komunikatzaile bikaina, izan zen edizio honetako beste hizlarietako bat. Uriartek, "MONDRAGONi diodan maitasunetik, errespetutik eta estimutik", gomendio batzuk egin zizkigun. Adibidez, "errealitate zatikatuegia zarete, artxipelago bat bezala, kontinente bat izan beharko zenuketen arren. Zatiak ikusten dira, baina ez multzoa. Eta hori kontzeptu estrategikoaren akatsa da". Era berean, "egiten duzuena gizarteari ez dakizue proiektatzen, ez duzue azaltzen jakin" adierazi zuen, eta gaineratu zuen "presentzia handiagoa izan behar duela MONDRAGONek hainbat forotan eta erreferentzia izan behar duzue gure herriak behar duen eraldaketan". Arizmendiarrietaren esaldi batekin amaitu zuen hitzaldia: "Berritu edo hil, bizitasunaren zeinua aldatzea eta etorkizuna konkistatzen saiatzea da".
Xabier Marcet, erakundeen estrategian, berrikuntzan eta eraldaketan adituak, "oinak lurrean dituen pentsalari batek", hain zuzen ere, "pentsatzea" kontzeptua aipatu zuen, pertsonen berezko gaitasun gisa eta antolakundeetan lehiakorrak izateko funtsezko faktore gisa. Eta lurreratu egin zen, "aukerak sortzeko, zehazteko eta partekatzeko" egin behar dugula esanez.
Laburbilduz, oso jardunaldi interesgarria izan zen, eta MONDRAGONek lantaldea egiteko, esperientziari buruzko kanpo-begiraden ekarpenak entzuteko eta Korporazioak aurrean dituen erronkak kokatzeko balio izan zuen. Foroaren edizio honi amaiera emateko, Leire Mugerzak, Kongresuko presidenteak, 2025/2028 Politika Sozioenpresarialaren ardatz estrategikoei buruzko iruzkinak egin zituen – hurrengo Kongresuan aurkeztuko da, uztailean ziurrenik –, Pello Rodriguez 2024ko abuztuaren 1etik aurrera Kontseilu Nagusiko presidente berria izendatu izana, eta gure nortasun-ezaugarriak, sustraiak eta "gizartean dugun eragina bultzatzeko aukera, gure esku dago, aurrera!", gaineratu zuen.
Amaitzeko, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak, jardunaldiari amaiera eman zion Iñigo Ucini eskerrak emanez "Kontseilu Nagusian egindako lanagatik" eta Pello Rodriguez bere ondorengoari "behar den guztian MONDRAGONekin elkarlanean jarraitzeko prest" dagoela iragarriz.
MONDRAGON 2023 Foroaren argazki albuma