Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Mondragon Unibertsitateko Goierri Campusak 15 urte bete ditu
Goierri Berrikuntza Gunean kokatzen da Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Goierri campusa. Bertan, Mekanikako Ingeniaritza Gradua eskaintzan da bere osotasunean eta beste ingeniaritza gradu hauetako lehen maila: Industria diseinuko eta produktu garapenerako ingeniaritza eta Industria antolakuntzako ingeniaritza.
Campusa 2001aren amaieran sortu zen, Goierri Fundazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko akordioari esker, inguruneko enpresa-beharrei erantzuna emateko. Urte hauetan, ingeniaritzako 700 ikasle igaro dira MU Goierriko Campusetik, eta eskualdeko 65 enpresetan baino gehiagotan egin dituzte beren karrera amaierako proiektuak.
Jose Ignacio Vicente, campuseko zuzendariak aipatzen duen bezala “15 urte hauetan momentu desberdinetako egoerara moldatzen joan gara eta etorkizunean ere horixe da erronka. Gaur egun hezkuntza arautuan dugun eskaintza zabaldu nahi dugu, master bat eskaintzeko aukera aztertzen ari gara eta horrez gain, ikerkuntza eta berrikuntza arloetan ere sakondu nahi dugu, inguruko enpresekin dugun harremana sendotzeko”.