Mondragon Unibertsitateko Gabonetako Kanpamentu Teknologikoan izena emateko epea zabalik dago

Kanpamentu hauek 6 eta 14 urte bitarteko gazteek Gabonetako opor egunak modu dibertigarri eta produktibo batean jolastu eta ikasteko aukera ezin hobea eskaintzen dute.
Card image cap
2016/12/15

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola PoliteknikoakArizmendi Ikastola eta CampTecnológico-rekin elkarlanean Gabonetako Kanpamentu Teknologikoen 4. edizioa antolatu du. 

Kanpamentu teknologikoak lau eguneko bi saioetan garatuko dira, lehenengoa abenduaren 27tik 30era eta bigarrena, urtarrilaren 2tik 5era, 9:00etatik 14:00etara. Beste urte batzuetan bezala, kanpamentuak Mondragon Unibertsitateko Arrasateko kanpusean egingo dira.

Ekitaldi hau Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta parte hartzaileen adinera egokitutako hainbat ekintza teknologiko eskaintzen dira. Aurtengo edizioan 5 jarduera egitea aurreikusten da:

Kids&Tech (LHko 1. maila)

Gazteenei zuzendutako tailerra da hau, hainbat jarduera konbinatzen dira mundu digitaleko gaitasuna garatzeko, robotak eta errealitate areagotua erabilita. LH1eko ikasleek beren lehenengo esperientzia izango dute robotikarekin eta programazio sekuentzialarekin, Bee-bot eta Primo robotak erabilita. Askotariko gaien inguruko txantiloiekin egiten dute lan: animaliak, landareak….Chormville-rekin paper batean margotzen dutena 3Dan azaltzen da euren tabletetan.

Inventor Lab (LHko 2. eta 4. maila)

Tailer honen helburua da programazioa eta robotika konbinatuko dituen lehen proiektu bat egitea. Programazio eta Robotika hastapena. Scratch erabiliz programa bat egiten erakutsiko diegu, eta Lego WeDo 1.0 erabilita sortu duten muntaiarekin interakzioan egongo da. Modu horretan, bideojokoen mundu birtuala WeDok eskaintzen duen mundu errealarekin konektatzen ikasiko dute.Gainera, Koduerreminta erabili bideojoko bat garatuko dute, baita Micro:bit plaka elektronikoa jolasteko agintean nola erabili ere.

Robotikaren hastapenak (LHko 5. eta 6. maila eta DBH)

Robotikaren hastapenak, Lego EV3 erabilita LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleentzat. Ikasleak adinaren araberako taldeetan arituko dira. Tailer honetan robot autonomo baten proiektua garatuko dute Lego EV3 erabilita. Motorrak eta sentsoreak kontrolatzeko beharrezko jarraibideak nola programatu ikasiz eta modu horretan, ikasleek planteatzen dituzten misioak eginez.

Robotika aurreratua (LHko 5. eta 6. maila etaDBH)

Robotika aurreratuaLego EV3 erabilita LH 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleentzat. Ikasleak adinaren araberako taldeetan arituko dira. Aurretik Lego EV3rekin lan egin baduzu hau da zure tailerra. Marteko esplorazio misioak egiteko robot bat eraiki beharko duzu eta robotaren mugimendua zehaztasunez kontrolatzen eta misioan proposatutako eginkizunak betetzen ikasiko duzu. .

3D inprimaketa eta Modelatu digitala (LHko 5. eta 6. maila etaDBH)

3Dko diseinura hastapena Tinkercard erabiliz eta 3D inprimagailu bat erabiltzen ikastea LH 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleentzat. Ikasleak adinaren araberako taldeetan arituko dira.

Kanpamentuko azken egunean, ordu batez kanpamentuko ateak irekiko dira (13:00etatik 14:00etara). Familiek ikasleek aste osoan zehar egin dituzten lanak ikusi ahal izango dituzte.

Informazio gehiago CampTecnológico web gunean: http://camptecnologico.com/campamentos-navidad-mondragon-arrasate/

Irakaskuntza unibertsitate zentroa