Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak hitzarmena sinatu du B4Motion enpresarekin

Lander Beloki, Enpresagintza fakultateko dekanoa; Sebastian Canandell, B4Motion enpresako presidentea; eta José Pacheco, B4Motion-eko zuzendari nagusia, izan dira sinaduran.
Card image cap
Bilbao Berrikuntza Faktorian elkartu dira bi erakundeetako ordezkariak.
2020/10/05

B4motion (b4motion.com) Bergé Taldeak (bergeycia.es) mugikortasunaren sektorean sortutako konpainia da, eta bere logoarenpean 'Venture Lab', 'Venture Builder' eta 'Venture Fund' enpresen jarduera hirukoitza bateratzen du, sektorearen etorkizuneko joerak aztertzeko, start ups aztertu eta inkubatzeko eta starten kapital propioa inbertitzeko. Aitzindaria da mundu mailan sektorearen ikuspegi berritzaile horretan.

Hitzarmenak B4Motion-eko pertsonak BBFn pixkanaka instalatzea ahalbidetuko du, BBF ekosistema berritzaile eta ekintzailea mugikortasunaren sektorera irekiz eta aberastuz, eta balio handiko prestakuntza-lankidetza estua ahalbidetuz bertako ekintzaile guztiekin, bereziki MTArekin LEINN graduan (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan gradua). Maila korporatiboan, akordioaren ondorioz, mugikortasunaren sektorearen eta Mondragon Korporazioko Automobilgintzako enpresen arteko etorkizuneko sinergiak aztertzea bigarren fase batetan etorri da, baita dimentsio honen garapena ere.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa