Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta New Yorkeko Udal Unibertsitateak lankidetza areagotu dute berrikuntza-proiektu berriak aztertzeko
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta New Yorkeko Udal Unibertsitateak (The City University of New York – CVNY) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, eredu kooperatiboan oinarritutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu berriak aztertzeko. Hitzarmena izenpetzeko ekitaldian izan dira Lander Beloki fakultateko dekanoa eta Aitor Lizartza ekintzailetzaren arloko eta Mondragon Team Academy (MTA) nazioarteko sareko koordinatzailea. Lankidetza-harremanak estutzeak baditu beste helburu batzuk ere, hala nola ekintzailetza bultzatzea eta bi erakundeen arteko ikasle-trukea sustatzea.
Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleek New Yorkera egingo dute bigarren ikasturteko ikasketa-bidaia. Hala, ikasketa-baliabideak eta -laguntza izango dituzte Estatu Batuetan. CUNY School of Law-ko ikasleek, berriz, Mondragon Unibertsitateko ekintzailetza-ekosisteman (MTAn) murgiltzeko aukera izango dute, Euskal Herrira etorrita. New Yorkeko ikasleak Bilbao Berrikuntza Faktorian arituko dira LEINNeko ikasleekin batera erronkak lantzen. Horrela, bi unibertsitateek nazioarteko ekintzailetza-programa bat garatuko dute elkarlanean.
Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleek New Yorkera egingo dute bigarren ikasturteko ikasketa-bidaia
Lankidetzarako aukerak Brooklyn Navy Yard-en
New Yorken ekintzailetza-proiektuetan lankidetzan jarduteko aukera berriak ere ekarri ditu bisitak. Unibertsitateen arteko lankidetza finkatzeaz gain, lehen pausoak eman dira Brooklyn Navy Yard (Brooklyneko itsas ontziola) erakundearekin elkarlanean aritzeko aukerak aztertzeko.
Brooklyn Navy Yard fabrikazioko eta hirigintza-berrikuntzako zentroa da, eta 500 enpresa baino gehiago biltzen ditu. XIX. mendetik, Brooklyn Navy Yardek funtsezko eginkizuna izan du Estatu Batuetako historian. Ontziola izan zen hasieran, eta industria-parke dinamiko bilakatu zen gero.
New Yorken ekintzailetza-proiektuetan lankidetzan jarduteko aukera berriak ere ekarri ditu bisitak
Humanity@Work&Life liburuaren aurkezpena eta bilera Nazio Batuen Erakundean
Mondragon Korporazioak abian duen misio baten barruan eman zaie bultzada aipatutako erakundeen arteko harremanei New Yorken, eta, ildo beretik, HUMANITY@WORK&LIFE - Global Diffusion of the MONDRAGON Cooperative Ecosystem Experience liburua aurkeztu dute. Argitalpena MONDRAGON esperientzian dago oinarrituta, eta langile-kooperatibak garatu nahi dituztenentzako gida izatea du helburu. Liburuaren ekimena «1 worker 1 vote»-ek sustatu du.