Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek lehen eta bigarren saria jaso dute 'Get Up Orona' sarietan

Ikertzea xede duten eta, aldi berean, garraio bertikalaren, hiriko mugikortasunaren eta eraikinen kudeaketa energetikoaren arloan berritasunak aurkezten dituzten proiektuak saritzen dituzte. Mondragon Unibertsitateko azken ikasturteko bi ikasle izan dira, hain zuzen, lehen eta bigarren saria jaso dutenak.
Sarituak
Bigarren edizio honetan, Mondragon Unibertsitateko ingeniari Julen Joseba Maestroren Igogailuan argiztapen eraginkorrerako modu berriak lanari eman diote Proiekturik Onenaren saria. Sari hori 1.500 eurokoa da.
Proiektuaren helburua argiztapen-erantzun berriak ikertzea izan da. Ikerketan ingurumen irizpideak aintzat hartu eta argiztapen-intentsitatea simulatzeko erremintak erabili dira. Proiektuaren ezaugarri nagusia hau da: oso praktikoa dela eta lorturiko emaitzak oso baliagarriak izan daitezkeela.
2. saria, 1.000 eurokoa, Beñat Mitxelenari eman diote TPU/Galdaketako kontaktu bat baliozkotzeko teknika esperimentalen garapena izenburudun proiektua garatzeagatik.
Lan horretan, kablearen azalaren eta igogailuko polearen arteko itsaspen-neurria ikertu da, kable-polea arteko itsaspen-maila bera bermatuko duten tamaina txikiagoko poleak garatzeko helburuarekin, eraginkorragoak diren tamaina txikiagoko makinak erabiltze aldera.