Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Mondragon Unibertsitateko 150 ikasle bildu dira ekintzailetza bultzatzeko Ekiten topaketan

Ideateca eredu da nazioartean mugikorretarako bideojokoak egiten, hark egindako iBasket jokoa lehenengo 10en artean dago jokoen mailan 59 herrialdetan.
Knörrek kontatu du ekintzaile gisa nola aritu den eta bere konpainiak ze ibilbide izan duen. Ideatecak poltsikoko telefonoetarako aplikaziorik onenaren AppCircus Madrid saria jaso berri du, VideoPuzzle jokoagatik.
Atsedenaren ostean, Joseina Etxeberriak parte hartu du, Euskadi Gazteako Di-da saioko aurkezleak, Di-da goizetan umore onez egotea lor daiteke. Taldeko lana eta baikortasuna hitzaldian. Taldeko lanaz aritu da Etxeberria.
Bestalde, 150 ikasle partaideek lan praktikoa egin dute taldeka. Ekimen horrekin nahi izan dute gazteenei erakustea egin daitekeen zerbait dela proiektu bat gauzatzea edo beren enpresa sortzea, zenbait jarrera proaktibo bultzatuz gero.
Ekiten Ideia Berrien Lehiaketak
Ekintzailetza izpiritua bultzatzeko unibertsitateak martxan jarritako hiru Ekiten lehiaketak ere aurkeztu dizkiete ikasleei.
Ikasleen artean enpresa-ekimen berriak sutatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko estrategiaren barruan hiru lehiaketa desberdin antolatu dituzte 2010-2011 ikasturterako.
- Enpresa Ideia Berriei buruzko V. lehiaketa
- Landa-Ingurunearen Garapenari buruzko Ideien eta Proiektuen III. lehiaketa
- Gaztedi, Aisialdi eta Kirol alorretako Ideien II. lehiaketa