Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mondragon Unibertsitatearen ingeniaritzako ikaskuntzari buruzko munduko biltzarrak 300 ikertzaile bilduko ditu
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzako (PLB) 300 ikertzaile eta aditu baino gehiago bilduko dira Donostialdean, datorren astean, uztailaren 6tik 9ra, Mondragon Unibertsitateak antolatutako biltzarrean. Unibertsitatea aitzindaria da estatuan bere fakultateetan Arazoetan eta Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntza (PBL) ezartzen.
Ikasleek benetako arazoei aurre eginez eta konponduz ezagutzak eskuratzea da helburua, ikasteko eta bizitza osoko lanbide-ibilbiderako prestatzeko era praktikoa baita.
Estatuan duen lidergoari esker –unibertsitatea eta bere fakultate guztiak ikaskuntzako metodologia berritzaile horren babesle izateagatik ezagunak dira–, Mondragon Unibertsitatea IJCLEE 2015 mundu biltzarra egiteko aukeratu zuten.
Ekitaldia unibertsitatearen Donostialdeko Orona Ideo campusean egingo da, eta ikaskuntzako metodologia horren alorreko elkarterik nabarmenenen laguntza izango du. Horien artean dago Aalborgeko unibertsitatea (Danimarka). Unibertsitate hori Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntzako UNESCO zentroa da Ingeniaritzako Zientzien eta Iraunkortasunaren alorrean, eta erreferentzia munduan. Gainera, honako hauen babesa ere badu: Universitat Politécnica de Cataluña (UPC), Universidade do Minho (Portugal) eta Saxion University of Applied Sciences (Holanda).
Egitaraua
Nestor Arana, Kongresuaren koordinatzailea.
Biltzarra hiru egunetan egingo da, uztailaren 6tik 9ra. Askotariko publikoari dago zuzenduta, hala nola ingeniaritza-alorreko ikasleei, irakasleei, ikertzaileei, enpresei eta erakundeei. Mundu mailako ingeniaritzako ikaskuntzako hiru ikuspegi berritzaile handi bilduko dira. Horri esker, hainbat ikuspegitatik komunitateen arteko eztabaida gurutzatua sortu ahal izango da, baita hezitzaileen arteko sareak ere. Lehen egunean, uztailaren 6an, “Ingeniaritzaren irakaskuntzan ikaskuntza aktiboa" izeneko lantegia egingo da. Ingeniaritzako ikasleei eta irakasleei zuzendurik dago eta ALErekin (ikaskuntza aktiboaren bitartez ingeniaritzako hezkuntza hobetzea xede duen ingeniaritzako irakasleen nazioarteko sarearekin) lankidetzan antolatu da. Uztailaren 7an Ingeniaritzako Hezkuntzaren inguruko Proiektuen Ikuspegiei buruzko Nazioarteko Sinposioa egingo da, eta uztailaren 9an Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntzari buruzko Ikerketaren Nazioarteko Sinposioa, Aalborgeko Unibertsitatearekin batera antolatua. Hori Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntzako UNESCO zentroa da, hain zuzen. Biltzarraren arduradunak, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile Nestor Aranak, dioenez, “egoera berrietara egokitzeko gizarte-inguruneetan sarean ezagutza sortzeko estrategiak behar ditugu, ezagutza transmititzeko erabili ohi diren estrategien bestelakoak”.