Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Mondragon Unibertsitatearen Inbertsio Kluba sortu da Bilbon

Mondragon Unibertsitateko Inbertsio Klubak inbertsioen mundua aztertzeko, etengabeko ikaskuntza sustatzeko eta lotura profesional iraunkorrak ezartzeko bere kideei plataforma bat eskaini nahi die.
Horretaz aparte, elkartearen helburua ebaluaziorako metrika berriak sartzea da, gizartean eta ingurumenean eragina duten inbertsioak baloratu ahal izateko. Inaugurazio-ekitaldi horretan era aktiboan parte hartzeak agerian utzi du komunitate akademikoak eta enpresa-komunitateak gero eta interes eta konpromiso handiagoa dutela finantza-arloan.
Mondragon Unibertsitateko Inbertsio Klubak inbertsioen mundua aztertu, etengabeko ikaskuntza sustatu eta lotura profesional iraunkorrak sustatu nahi ditu
Inaugurazio ekitaldian, elkarteko presidente eta presidenteordea hautatzeko bozketa egin zen, inbertsio-klubeko organoak ikasleek eta irakasleek osatzen baitituzte.