Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Mondragon Unibertsitateak urteroko 'Arrautza Jaurtiketa' egin du

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko ohiko lehiaketa egin du gaur, unibertsitateko Industria Diseinuko Berrikuntza taldeak antolatuta, San Pankrazio eguna dela eta —unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren zaindaria—. Lehiaketan, 60 ikaslek hartu dute parte, 20 bat taldetan banatuta. Jaurtitzean arrautza ongien babesten duen tramankulua egin duten Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta langileen lana saritzeko fakultateak martxan jarritako ekimena da. Bi helburu ditu: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, ikasleen artean motibazioa sustatzea.
Lehiaketan, 60 ikaslek hartu dute parte, 20 bat taldetan banatuta
Arrautza-jaurtiketa
Bistan dagoen oilo-arrautza ertain bat (egosi gabe), koloretako kartoi mehea (200 g), soka (fardel-haria) eta ukipen-kola soilik erabili ahal izan dituzte, parte-hartzaileek, jaurtiketa-tramankulua diseinatzeko.
Behin eraikitakoan, hainbat oztopo gainditu behar izan dituzte: arrautza ahalik eta urrunen jaurtitzea, apurtu gabe; prototipo berritzaile eta estetikoki erakargarria eraikitzea, eta hegaldi ikusgarria lortzea. Hiru kategoria daude (urrutien iritsi dena, politena edo erakargarriena eta irtenbiderik sormenezkoena), industria-diseinuko lanik eraginkorrena eta berritzaileena saritzeko. Gainera, arrautza garraiatzeko tramankulua pintatu egin daiteke, tenperak, errotuladoreak edo bestelako materialak erabiliz.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikinaren) hirugarren solairuko leihoa izan da aukeraturiko lekua. Handik, 15 metroko garaieratik, ikasleek futbol-zelairantz bota dituzte arrautzak, beren tramankuluak erabiliz.
Arrautza jaurtitzeko jarduera Goi Eskola Politeknikoak San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko antolatzen dituen ekintzen barruan egiten da. Lehiaketaz gain, ikasleen arteko norgehiagokak, kirol-jarduerak, jokoak eta kontzertuak egoten dira.
Arrautza-jaurtiketako irabazleak
- Hegaldirik luzeena:
- Zlatan taldea: Unax Zanguitu eta Jokin Madina
- Hegaldirik politena:
- Fiat taldea: Amaia Resano, Ekaitz Alkantara eta Aitor Inurrita
- Diseinurik onena:
- Quetzal proiektua: Ainhoa Alonso