Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Mondragon Unibertsitateak Ointxe Arrasateko saskibaloi taldea babestuko du datozen hiru denboraldietan
Ointxe saskibaloi taldeak ekipazio berria estreinatuko du datorren denboraldian eta Mondragon Unibertsitatearen babesa izango du hurrengo hiru denboraldietan. 2013/14 denboraldian 180 jokalari arituko dira, 13 taldeetan banaturik.

Ointxe saskibaloi taldeak Mondragon Unibertsitatearen babesa izango du hurrengo hiru denboraldietan. Informazio hori eman du zuzendaritzak oraintsu egin duen batzar orokorrean. Gainera, aukera aprobetxatu du pasa den ekitaldiaren balorazioa egiteko eta zuzendaritza taldean emango diren aldaketaz informatzeko.
Klubak 130 jokalari eta saskibaloi eskolako beste 50 jokalari izango ditu datorren denboraldian; guztiak 13 ekipotan banatuta. Senior kategorian 24 jokalari izango dira Lehen Nazionalean.