Mondragon Unibertsitateak ofizialki hasi du 2017-18 ikasturtea

Vicente Atxa errektoreak, euskal unibertsitate sistemaren lankidetza eredu publiko-pribatua sakonago lantzeko beharra azpimarratu du.
Card image cap
2017/09/12

Mondragon Unibertsitatearen 2017/2018ko ikasturtea irekitzeko ekitaldia, aurten bere 40.urteurrena bete duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean ospatu zen atzo. Ekitaldiak Mondragon Unibertsitateko Errektore Vicente Atxa eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu izan zituen buru, azken honek ekitaldiaren itxiera eginez.

Vicente Atxak ikasleari ikaskuntza ezberdin bat, unibertsitate esperientzia eraldatzaile bat eskaintzeko konpromisoari egin zion erreferentzia, “pertsona eta profesional gisa hazten lagundu eta etorkizunerako modu onenean prestatuko dituena”.

Mondragon Unibertsitateko Errektore Vicente Atxak, unibertsitate nahiz gizarte gisa, goi mailako hezkuntzan inbertsio handiagoa egiteko beharra azpimarratu zuen, etorkizuneko Euskadi eraikitzeko. Errektoreak zuzentzen duen unibertsitatearen 2017-2020 Plan Estrategikoaren 3 erronka nagusietan oinarritu zuen bere hitzaldia: unibertsitateko hezkuntza-berrikuntzan liderra izatea, unibertsitatea nazioartera zabaltzea eta gure ikerkuntzak ahalik eta eraginik handiena izatea enpresetan eta gizartean. Erronka hauek zenbait binomio hartzen dituzte barne: teoria eta praktika, ikasketa eta lana, tokikoa eta globala, ikertzea eta transferitzea. Mondragon Unibertsitatearen ereduan binomio hauen osagai batak ez du zentzurik bestea gabe.

Erreferentziazko unibertsitatea

Bigarren erronka estrategiko bezala, Euskadik, maila globalean lehiatuz tokiko enplegua sorraraziko duen enpresa-ehuna behar duela zehaztu zuen. “Horretarako, nazioarteko esperientzia duen tokiko talentua behar dugu, baitga tokiko Euskadik erakarriko duen nazioarteko talentua ere”, nazioarteko ikasleak gradu, graduondo eta dokotorego programetara erakartzeko gaitasuna izanik “aukera profesionalez betetako mundu bat irekitzen diegulako nazioarteratutako enpresa lehiakorretan”.

MU- ikasturte hasiera 2017-18

Hirugarren erronkari dagokionean, ikerketaren hobekuntza eta transferentzia aipatu zituen, Euskariko enpresa eta erakundetan izan dezaketen inpaktua kontutan izanik “eragiteak esan  nahi du, enpresei lehiakorragoak izaten laguntzea.  Hau da, nazioarteko merkatu batean, gure enpresak onenen artean egotea da gure herrialdearen erronka”.

Mondragon Unibertsitateak, erreferente izaten jarraitu nahi du eremu guzti hauetan eta horrek, ezinbestekotzat dauka ikerketa, berrikuntza, ez geratzea eta beti aruretik joatea. Hori lortzeko berriz, Errektoreak esan zuen bezala, “goi mailako hezkuntzan inbertsioa handitzea ezinbestekoa da, etorkizuneko Euskadi hori eraikitzeko, hau da, Euskadi industriala, pertsona trebatuak dituena eta balio erantsi handiko enplegua eskaintzen duena izateko”. Horregatik, esan du, euskal unibertsitate-sisteman lankidetza publiko-pribatuaren ereduan sakondu behar dugula “gure etorkizuneko herrialdea ezagutzan oinarritzeko eta industria-herrialde aurreratuen eredua izatea lortu nahi duten gazteak trebatu, eutsi eta erakartzeko”.

Errektorearen hitzen aurretik, Hasgai Nagusia, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikerlaria den Eugenio Astigarraga dokoreak esaini zuen. Hitzaldiaren izenburua, “Irakasle analogikoa gizarte digitalean” izan zen. 

2016/17ko balantzea

MU- ikasturte hasiera 2017-18

Bestalde, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusi Idoia Peñacobak 2016-17ko Txosten Akademikoa aurkeztu zuen. Besteak beste, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 40.urteurrena eta Enpresagintza Fakultatearen Irungo campus berriaren inaugurazioa nabarmendu zuen.

2016-17 ikasturtean igoera nabarmena eman da sarrera nahiz enpresa eta entitate ezberdinekin egindako proiektu eta transferentzia ekimenen kopuruan, guztira 430 ikerketa proiektu nahiz transferentzia ekimen burutuz.

Mondragon Unibertsitateak 15 graduko titulu eskaini ditu –ingeniaritzako 9, enpresagintza arloko 2, hezkuntza arloko bi, ikus-entzunezko bat eta gastronomia zientzietan bat-, informatika eta telekomunikazioen gradu bikoitzaz gain. Era berean, 14 unibertsitate master ofizial eskaini ditu, horietatik bat berria: Gastronomia Zientzietan masterra.

Matrikulei dagokionez, 2016/17an aipaturiko ikasketetan 4.689 ikasle izan ditu ikasketa ofizialetan, iaz baino %11 gehiago. Horietatik 3.936 gradu-tituluetan eta 753 graduondoan. Gainera, guztira, eskainitako graduondoko titulu propio eta iraupen laburragoko ikastaro presentzial nahiz online-etan 8.005 profesional izan ditu matrikulatuta.

Nazioarteko eremuan, gero eta gehiago dira atzerrira joaten diren eta atzerritik Mondragon Unibertsitatera datozen ikasleak. Iaz 776 izan ziren guztira atzerrira joandakoak, aurreko ikasturtean baino %11 gehiago. Horietatik %71ak gradu amaierako proiektuak, praktikak edota ikaste-bidaiak egin dituzte  atzerriko unibertsitate, enpresa edota erakundeetan. Ikasle atzerritarrak, bestalde, 382 izan dira.

Mondragon Unibertsitatearen I+G aktibitateari dagokionez, unibertsitateak irakaskuntzaren, ikerketaren eta transferentziaren arteko integrazioan sinistu izan du betidanik, formazioaren kalitatea eta garapen ekonomikoaren eta sozialaren aldeko konpromisoari erantzuteko modurik eraginkorrena dela pentsatuz.

Aktibitate honen zati handi bat epe luzerako ikerketa-programa kolaboratiboen markoan egiten da. Eredu hau Unibertsitatea, Zentro Teknologikoak eta enpresa eta erakundeen arteko elkarlanean oinarrituta dago.

Programa hauen baitan enpresetan sartzen den talentu gaztearen trebakuntza ere barneratuta dago. Horrela, Mondragon Unibertsitateko tesien gehiengoa marko honen baitan finantziatuta dago. Aktibitate guzti honek, gainera, hirugarren zikloari bultzada eman dio. Horren adierazgarri da 2016/17an doktoretza programetan matrikulatuta egon den 155eko pertsona kopurua.

Argazki gehiago hemen: MU- 2017-18 ikasturte hasierako ekitaldia.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa