Irakurriena
- 1. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 2. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 3. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 4. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 5. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 6. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 7. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 8. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
- 9. Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian
- 10. MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
MUk Mondragon Team Academyren bulegoak inauguratu ditu Shangain
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/mondragon-unibertsitateak-mondragon-team-academyren-bulegoak-inauguratu-ditu-shangain-mondragon-unibertsitateak-mondragon-team-academyren-bulegoak-inauguratu-ditu-shangain/@@images/a21e1971-8471-4688-b370-bb32cb1fd0ab.jpeg)
Mondragon Unibertsitateak Mondragon Team Academyren bulegoak inauguratu berri ditu Shangain. Bertan izan da Enpresagintza Fakultateko dekanoa den Lander Beloki, inaugurazio ekitaldian parte hartu eta LEINN graduko ikasleek garatzen ari diren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Halaber, Mondragon Korporazioak Kunshanen duen parke industriala ezagutu eta bestelako eragile batzuekin (tokiko unibertsitateak, tokiko bazkideak) elkartzeko aukera ere izan du.
Tiimiakatemia Learning Network-ek akordio bat sinatu du Txinako Xing Wei College Unibertsitatearekin. Horren arabera, Team Academy-ko metodologia ezartzeko froga piloto batetan lanean hasteko konpromisoa hartzen da. Mondragon Unibertsitatea-MTAk, aktiboki parte hartuko dugu froga piloto honen diseinu eta ezarpenean.