Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Mondragon Unibertsitateak MENDEBERRI 2025 hezkuntza-ereduaren aldeko apustua berretsi du Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko
Hau guztia posible izan dadin, Mondragon Unibertsitateak azpiegitura eta metodologia egokitu ditu ikasleen ikasketa-esperientzia hobetzeko helburuarekin. Ikasketa-esperientzia honen baitan daude:
- Aurrez-aurreko formazioa fisikoki campusetan.
- Praktikak
- Formazio duala
- Nazioartekotasuna
- Ikasketa digital esperientzia aurreratua
Datorren 2020-2021 ikasturtean, gure ikasleek ikasketen foko nagusiak aurrez aurreko ikasketak, hurbiltasuna eta pertsonalizazioa izaten jarriatuko dute eta metodologia eta baliabide digitalak indartuko dira.
Gure azpiegitura eta campusak hobetu eta egokitu ditugu, datorren 2020-2021 ikasturtea aurrez aurre hasteko. Horretarako, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-nerurri eta-protokolo guztiak gaitu ditugu.
Datorren ikasturtean gerta daitekeen edozein gorabeherari aurre egiteko prest dago Mondragon Unibertsitatea. Horretarako, azpiegitura digitaletan eta gure irakasleen prestakuntzarako inbertsioak indartu ditugu. Era horretan, kalitatezko irakaskuntza bermatuko dugu eta pertsona bakoitzari egokitutako prestakuntza malgua halbidetuko dugu. Era berean, etorkizunean gerta daitezken osasun egoera desberdinei aurre egiteko aukera izango dugu.