Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Mondragon Unibertsitateak langabetu eta ABEEn dauden langileentzat ikastaroa antolatu du

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak "Pieza polimerikoak eta aleazio arinak ekoizteko moldeen fabrikazioa" izeneko ikastaroa emango du datorren astelehenetik, urtarrilak 17, ekainaren erdialdera arte. Ikastaroa eskolaren instalazioetan emango da, 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Ikastaroak Lanbideren dirulaguntza du, % 100ekoa. Lanbidek Goi Eskola Politeknikoaren eskuetan utzi du ikastaroa kudeatzeko eta emateko ardura, eta eskualdeko langabetuentzat eta ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) dauden langileentzat da. COVID-19aren pandemiak eragindako ziurgabetasun-egoera dela eta, Lanbidek aukera ematen du plazen % 30 enplegagarritasun-gaitasunak hobetzeko esparru berri batean trebatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko.
COVID-19aren pandemiak eragindako ziurgabetasun-egoera dela eta, Lanbidek aukera ematen du plazen % 30 enplegagarritasun-gaitasunak hobetzeko esparru berri batean trebatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko
Zehazki, parte hartzen dutenek pieza polimerikoak eta aleazio arinak ekoizteko moldeen fabrikazioa diseinatzen eta fabrikazio horren plangintza egiten ikasiko dute. Ikastaroak lau modulu izango ditu, saio teorikoekin eta praktikoekin, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko lantegi eta laborategietan: moldeen diseinua, moldeen fabrikazioaren plangintza, osagaien lanketa eta, azkenik, doikuntza, muntaketa eta funtzionaltasunaren egiaztapena. Horrez gainera, lanbide-praktikak garatzeko modulu bat egingo da.
Interesatuta daudenek, izena eman beharko dute helbide honetan edo Irune Retolazaren bidez. Info gehiago Mondragon Unibertsitatean.