Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mondragon Unibertsitateak ikastetxeetako kulturartekotasuna eta bizikidetza aztertu ditu jardunaldi batean
Mondragon Unibertsitateak kulturartekotasunari eta bizikidetzari buruzko jardunaldiaren bosgarren edizioa antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean. ‘Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko?’ izenburupean kulturartekotasuna, ekitatea eta elkarbizitza izan dira aztergai adituen hitzaldien eta irakasleen, senideen eta ikasleen testigantzen bidez.
Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak ireki du jardunaldia, azalduz fakultatearen “misioarekin” eta “balioek” auzia bete-betean lantzea dakarrela: “Gauza asko ikasi ditugu, arlo batzuetan aurrera egin dugu (parte hartzeko tresnetan, kulturartekotasuna eta kultur aniztasuna ulertzeko moduetan…), baina asko dugu oraindik ere jorratzeko, oraindik ere desberdintasunari eta diskriminazioari aurre egiteko urratsak eman behar dira, eta eragile aktibo izan behar dugu horretan”.
Ondoren, gaiari begirako kokatze-hitzaldia egin dute Ane Urizar, Marta Quintas-Quintas eta Amelia Barquin Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariek. Ane Urizar Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariak ireki du sarrera-hitzaldia, datuetan oinarrituta Euskal Herriko errealitatearen berri emanez. Jarraian, Amelia Barquin Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariak azpimarratu du ikastetxeetan gero eta argiago dagoela zenbait gai elkarrizketara eraman behar direla: “Garrantzitsua da elkarrizketak izatea, eta ziurtatzea elkar ulertzen ari garela, prozesuari garrantzia emanez. Gaiak gatazkatsuak direla onartuz, ezinbestekoa da bestea errekonozitzea eta enpatiazko eta kortesiazko jarrera mantentzea”. Gatazka bizitzaren eta beraz, eskolaren, parte dela ulertzea garrantzitsua dela azpimarratu du Barquinek: “Gatazkek alderdi batzuk birpentsatzera garamatzate. Eskolarara gizartean dauden gatazka berdinak iristen direnez, ulertu behar dugu elkarbizitza-eremu hori ikasteko gune pribilegiatua dela”.
Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak ireki du jardunaldia, azalduz fakultatearen “misioarekin” eta “balioek” auzia bete-betean lantzea dakarrela: “Gauza asko ikasi ditugu, arlo batzuetan aurrera egin dugu (parte hartzeko tresnetan, kulturartekotasuna eta kultur aniztasuna ulertzeko moduetan…), baina asko dugu oraindik ere jorratzeko, oraindik ere desberdintasunari eta diskriminazioari aurre egiteko urratsak eman behar dira, eta eragile aktibo izan behar dugu horretan”.
Marta Quintas-Quintas ikerlariak, berriz, familien eta irakasleen arteko harremana sustatzeko estrategiak aztertu ditu: “Harrera momentuak gakoa dira halako egoeren artean; irakaslea gurasoengana gerturatu eta komunikazio ohitura sortzea garrantzitsua da. Egunerokoan, egokia izan daiteke irakasleen eta gurasoen arteko bilerak sistematizatzea, familia etorkinek irakasleen konpromisoa nabaritu dezaten beraien seme-alaben ongizatearekiko.
Mahai-ingurua
Ostean, irakasleen ahotsak bildu dituzte jardunaldiko lehen mahai-inguruan. Marta Quintas-Quintas fakultateko ikerlari eta irakaslearen gidaritzapean jardun dira Eli Dominguez, Amaia Jackson eta Saioa Gomez Tejeria irakasleak. Hiru profesionalek bat egin dute ikastetxeetan gizarteko arrazakeria sistematikoa erreproduzitzen dela esaterakoan. Amaia Jacksonek azpimarratu du “gogorra” dela askorentzat gizarte arrazista batean bizi garela esatea, gehienok ez dugulako arrazistak izan nahi, baina onartzea da konponbiderako lehen urratsa. Saioa Gomez EUSLE programan aritzen da lanean, eta hasiera-hasieratik ikastetxean dauden baliabideak familien eskura ere jartzearen garrantzia azpimarratu du: “Komunikazioa eta harremanak ondo landuta, jarrera positiboagoak garatzen dira euskararekiko, bai ikasleen bai gurasoen aldetik ere”. Eli Dominguezek azaldu du askotan aurreiritzietatik abiatzen dela familiekiko harremana ere, eta harreraren garrantziaz hitz egin du: “Askotan, familia etorkinek ez dute hemengo hizkuntza-errealitatearen berririk jasotzen ikastetxearekin duten lehen harremanaren aurretik, Harrera planak ondo lantzeak garrantzia du”. Egoera sozio-ekonomikoari begiratzea ere ezinbestekoa da Dominguezen ustez: “Antolatzen ditugun ekintzak hain garrantzitsuak badira, denen esku jarri behar dira ekintza horiek”. Mahai-ingurua ixteko, irakasleek eta ikastetxeetako arduradunek etengabe formakuntzan jarraitzea beharrezkoa dela azpimarratu dute.
Jarraian, ‘Kulturarteko bizikidetza ikastetxeetan. Zenbait gogoeta’ hitzaldia eskaini du Moufdi Kamelek, Biltzen Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzuko ordezkariak. Kamelek azpimarratu du protokoloak sortzetik harago joan behar dela: "Gertakari arrazista eta xenofoboen aurrean protokoloak sortzea garrantzitsua da, gero eta erakunde gehiagok dituzte jarduera-gida horiek, baina premiazkoa da jarduera-eremu bakoitzean ekintza zehatzak egitea: hitzaldiak gaztetxeetan, bullyingaren aurkako planak kirolean, berbalagun taldeetan edo Euskaraldian parte-hartzea sustatzea... Erakundeei dagokienez, ekintza horiek sailez saileko ekintza espezifiko gisa diseinatzeari utzi behar diogu, zeharkako planak izan behar dute, ez sailez sail isolatutako ekintzak.
Bukatzeko, bigarren mahai-ingurua egin dute familien eta ikasleen ahotsak jasotzeko.