Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin
Elkarrekin lan egingo dute talentua eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia-proiektuak garatzeko.
Plan bat egingo dute unibertsitatearen eta enpresaren artean talentua transferitzeko, besteak beste, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan, berrikuntza-proiektuen kudeaketan, eraldaketa digitalean eta berrikuntza irekiko “open innovation” plataformetan.
Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko (EJIE) zuzendari nagusi Alex Etxeberriak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, talentua eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia-proiektuak garatzeko.
Akordio horretan, ezagutza partekatzea eta paradigma digital berrian talentua garatzea hitzeman dute bi erakundeek. Hitzarmenak honako helburu hauek ditu, besteak beste:
- Esparru teknologikoetan nahiz ez teknologikoetan lankidetza sustatzea, ezagutza sortu, partekatu eta transferitzeko. Horretarako, ikerketa-proiektuetarako eta doktore-tesietarako programak jarriko dituzte martxan, eta epe motzera eta luzera bi erakundeen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetuko dituzten baterako jarduerak egingo dira.
- Mundu digitalean talentua kudeatzeko jarduketak eta programak martxan jartzea.
Hitzarmenak mota honetako ekintzak sustatuko ditu:
- Talentuaren prestakuntzarako eta kudeaketarako jarduerak, esparru profesionalean nahiz unibertsitatean.
- Ikerketa kooperatiboko proiektuen garapena, dimentsio europarreko eta Euskadiko ikerketa estrategikoko proiektuetan batez ere.
- Baterako doktore-tesiak, EJIEko eta Mondragon Unibertsitateko langileen baterako gidaritzapean.
- EJIEko profesionalek Mondragon Unibertsitatearen prestakuntza-jardueretan jardutea.
- Mondragon Unibertsitateko ikasleek Master Amaierako Lanetan, Gradu Amaierako Lanetan, prestakuntza dualeko programetan edo EJIEko praktiketan parte hartzea.
- Enpresekin baterako proiektuak martxan jartzea, ikertzeko nahiz ezagutza transferitzeko proiektuetan.
- Zientzia eta teknologia arloko bokazioen sustapena (STEAM).
Hitzarmenarekin, EJIEk berrikuntza-proiektuak garatu nahi ditu, betiere hurrengo urteetarako zehaztu diren zerbitzu lehiakorrak eskaintzeko bere estrategia sustatzeko helburuarekin.