Mondragon Unibertsitateak hezkuntza berrikuntzari buruzko formazioa eskainiko die Kataluniako 26 eskolari

Kataluniako FEDAC elkarteko 26 eskolek jasoko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak eta Teamlabs-ek eskainitako hezkuntza berrikuntzari buruzko prestakuntza.
Card image cap
2021/01/19

Kataluniako Escoles FECAC elkarteko 26 ordezkarik hartuko dute parte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak diseinatutako Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL) berrian. 

Ikastaroa erdi-presentziala da eta urtebete irauten du. Urtean hainbat whorkshop egingo dira Bartzelonan (lehena urtarrilaren 9an) eta bestelako edukiak online eskainiko dira.

Helburua ikastetxe eta erakundeetan ikaskuntza errazteko eta gidatzeko gai diren profil profesionalak prestatzea da. Halaber, Escoles FEDAC-eko gidariak hezkuntza-berrikuntzan trebatuko dira.

Bereziki, berrikuntza sustatzea nahi duten eskolei zuzendutako programa honek 7 modulu ditu:

  1. Hezitzailearen rola erraztaile gisa
  2. Proiektua diseinatzea.
  3. Ikaskuntza-komunitateak.
  4. Lantaldeak erraztea.
  5. Hezkuntza-erakundeko aldaketak.
  6. Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuen berrikuntza.
  7. Profesional gogoetatsua.

Programa honetako ikastetxe parte-hartzaileek % 100eko hobaria jaso dezakete FUNDAEren bitartez.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea