Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mondragon Unibertsitateak Euskadin aitzindari izango den Kirol Berrikuntza eta Kudeaketa graduondokoa eskainiko du
WATS ekimenak, Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Team Academyren lankidetzarekin, Kirol Berrikuntza eta Kudeaketa graduondokoa jarriko du abian datorren irailean. Metodologia berritzaileen bidez, profesionalak trebatuko ditu kirol-erakundeen eta errendimendu handiko kirol-taldeen kudeaketaren arloan. Kirolaren esparruan indarkeria desagerraraztea da WATSen misioa, eta Euskadin aitzindari den graduondokoan ikasleek konpetentziak eskuratuko dituzte kirol arloko enpresen sektorean negozioak garatzeko eta ekosistema osasuntsu eta indarkeriarik gabekoan kirol-taldeak kudeatzeko.
Metodologia berritzaileak izango dira graduondokoaren bereizgarri nagusietako bat. Mondragon Team Academyren filosofiarekin bat, ikasketen oinarri izango dira “eginez ikasteko” hezkuntza-eredu finlandiarra, talde-lana, pentsamolde globala eta sareko lana. Metodologia hori erreferentzia da hezkuntzaren eta ekintzailetzaren alorrean, eta mundu osoko 17 ikastetxe eta unibertsitatetan erabiltzen dute.
Graduondokoak “executive” formatua izango du eta Bilbao Berrikuntza Faktorian eskainiko da irailetik martxora, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan.
Profesional handiek osatutako taldea
Graduondoko irakasle-taldean kirol munduko profesional handiak eta ekintzailetzaren esparruko adituak daude. Irakasle izango dira, besteak beste, Julen Guerrero kirol-zuzendari, entrenatzaile eta kazetaria; Patricia Rodriguez SD Eibarko zuzendari nagusia; Patricia Ramirez kiroleko eta osasuneko psikologoa; Jero Garcia boxeolari ohi eta ukipen-kiroleko entrenatzailea; Nagore Ardanza Crecer+ eta Orkestrako arduraduna; Yolanda Muñoz Kibor enpresa-kudeatzailea eta Eurogapeko kolaboratzailea; eta Aitor Lizartza eta Jose Mari Luzarraga Mondragon Team Academyren sortzaileak.
Irtenbide profesionalak
Kirol Berrikuntza eta Kudeaketako tituludunek zuzendaritzako, kudeaketako, sutapeneko, dinamizazioko, esku-hartzeen arloko eta abarretako lanpostuak bete ahal izango dituzte, ardura-maila askotan. Ikasketok burutuko dituztenek askotariko irtenbide profesionalak izango dituzte, kirol-erakunde eta -ekipamendu, kirol-agentzia, kirol-kudeaketako enpresa, kultura- eta kirol-departamentu, kirol-ekipamendu (publikoak eta pribatuak), kirol-talde, aholkularitza-enpresa, fundazio eta elkarteetan.
Era berean, proiektuei ekin ahal izango diete sektorean garatzeko aukera duten nitxoetan, eta kirol-industrian enpresak sortu.