Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mondragon Unibertsitateak eta PuntuEUS fundazioak euskararen erabilera sustatuko dute Interneten
Mondragon Unibertsitateak eta PuntuEUS fundazioak Interneten euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena lotu dute. Lankidetza-hitzarmenaren bitartez, unibertsitateko ikasleek, irakasleek eta ikasle ohiek «.EUS» domeinua erabiltzea bultzatu nahi dute bi erakundeek; ildo horretan, haiek guztiek beren proiektu eta ekimenetarako halako domeinua eskuratzeko baldintza bereziak izango dituzte eskura.
Adibidez, ikasleek «.EUS» domeinua doan eskuratu ahal izango dute, baldintza jakin batzuk betez gero:
- Domeinuaren titularrak edo titularrek Mondragon Unibertsitatean matrikulatuta egon beharko dute.
- Ikasleek euren proiektu eta planetarako erregistratu duten domeinuaren izena erabili ahal izango dute; horrenbestez, «.EUS» domeinua erabiltzeko aukera izango dute proiektu akademikoetan, blog pertsonaletan nahiz aisialdiko jardueretan.
- Ikasle bakoitzak aldi berean 3 domeinu izango ditu gehienez, hitzarmenak eskainitako baldintzetan.
- Baldintza hauetan erregistratutako domeinu-izenak 90 egunean aktibatuko dira, beranduen.
- Eduki guztiek —edo zati handienak behintzat— euskaraz egon beharko dute.
- Ez da onartuko eskatzailearenak ez diren lokalen, enpresen, erakundeen eta marken izenak erregistratzea, eta ez da baimenduko, halaber, domeinuaren erabilera hirugarrenei saltzea.
Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak eta langileak
Era berean, eta hitzarmenaren ondorioz,Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta ikasle ohiek oso baldintza berezietan eskuratu ahal izango dute halako domeinua, euren jardueretan erabiltzeko.
Kolektibo horrek % 25eko deskontua izango du «.EUS» domeinua erregistratzeko, betiere ikasleentzat ezarritako baldintza berberak betetzen badituzte —ikasle ohien kasuan, une horretan bertan unibertsitatean matrikulatuta egotearen baldintza izan ezik, jakina—.
Hitzarmenaren informazio guztia eta eskaria egiteko inprimakia eskura daitezke honako esteka honetan: https://labur.eus/MUAlumni