Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Mondragon Unibertsitateak eta Elkartuk hitzarmena sinatu dute, irisgarritasun unibertsaleko proiektuak garatzeko

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) lankidetza-hitzarmena sinatu dute desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko proiektu zientifiko-teknologikoak sustatzearren. Sinatzeko ekitaldia ostiralean egin zen, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile Carlos Garcíak eta Elkartuko (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileko) presidente Alfonso López Etxezarretak sinatu zuten hitzarmena. Akordioaren xedea da Unibertsitateko ikasleek proiektu zientifiko-teknologikoak garatzea, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
Helburu hau du: teknologia berrien irisgarritasuna hobetzea desgaitasuna duten pertsonentzat; esate baterako, errealitate birtualeko gailuen kasuan
Gainera, hitzarmenak jasotzen duenez, irisgarritasun unibertsalaren arloko prestakuntza-jarduerak diseinatu eta garatuko dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleentzat. Bi erakundeen arteko lankidetza zenbait urte dela hasi zen, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, hainbat proiektu garatu dituzte; horietatik, hauek dira nabarmentzekoak: KOMUNIB, komun eramangarri irisgarri baten diseinua; INKLUGI, produktu eta zerbitzuek eragiten duten bazterketa ebaluatzen duen tresna, eta INKLUDIRE, kontsumo-produktuetarako irisgarritasun-jarraibideak ematen dituena.
Errealitate birtualeko proiektu berria
Sinatzeko ekitaldian, martxan jarritako azken proiektua aurkeztu dute Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Elkartuk. Helburu hau du: teknologia berrien irisgarritasuna hobetzea desgaitasuna duten pertsonentzat; esate baterako, errealitate birtualeko gailuen kasuan. Hori dela eta, Elkartuko erabiltzaileak Oroi enpresaren betaurrekoak eta urrutiko aginteak ari dira probatzen —pertsonen ongizate emozionala du ardatz enpresa horrek—.
Horrenbestez, bi erakundeek gizarte irisgarriagoa eta inklusiboagoa sustatzen egiten dute lan, herritar guztien eskubideak eta aukera-berdintasuna bermatzeko.