Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzako Campuseko eraikinaren birmoldaketa amaitu du

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aste honetan amaitu du Eskoriatzako campuseko eraikin historikoan egin duen birmoldaketa, eta herritarrei irekitako ekitaldi bat eskaini zuen atzo, abenduaren 19an, 8:00etan.
XVII. mendean eraiki zen eraikinak hainbat erabilera izan ditu historian zehar, unibertsitateko campus bihurtu arte
Lanok eraikina apurka-apurka berritzeko plan baten barruan sartu dira, eta instalazioak modernizatzea izan dute helburu, bai eta, aldi berean, ondare historiko gisa katalogatutako eraikin horren kontserbazioa bermatzea ere. Herritarrek eraikina ezagutu dezaten, egindako berritze-lanak inauguratzeko Manttalingo Alaba ikuskizuna eskaini zen atzo. Obra Fakultateko irakasle eta idazle Mikel Etxabururen poema-liburuan dago oinarrituta.
XVII. mendean eraiki zen eraikinak hainbat erabilera izan ditu historian zehar, unibertsitateko campus bihurtu arte: ospitalea izan zen, baita komentua eta biatoristen ikastetxea ere. Berritzeak arkitektura- eta ondare-balioa errespetatuz egin dira.
Obra fase ezberdinetan
Lehen fasean, gune administratiboak berrantolatu zituzten, eta harrera, idazkaritza akademikoa, dekanotza eta komunak ere bai. Egungo fasean, eraikinaren ebakuazioa, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da jarduketen ardatza. Egin diren esku-hartze nagusien artean, hauek nabarmentzen dira: larrialdietan eraikina husteko eskailera berria jartzea, klaustroaren zorua berdintzea irisgarritasuna hobetzeko eta LANKI – Kooperatibismoaren Ikertegiaren egoitza (eraikin berean dagoena) birmoldatzea.