Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Enpresa eta berrikuntza zentroa
Jabetza intelektuala
Bizikleten fabrikazioa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mondragon Unibertsitateak Enpresa Sortuz 2023 bekak banatu ditu
Industria jasangarriari zuzendutako ekintzailetza-lehiaketa da Enpresa Sortuz 2023, eta oinarri teknologiko jasangarriko negozio-ideia guztiak sartzen dira. Ekainaren erdialdean hiru beka eman ziren, baina badira oraindik hutsik dauden bekak, eta udazkenean irekiko den deialdi berrirako gordeko dira. Aurreneko dei horretara aurkeztu dira Mondragon Unibertsitateko hainbat fakultatetako (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta Enpresagintza Fakultateko) ikasleak eta ikerlariak, baita unibertsitatetik kanpoko profesionalak eta ekintzaileak ere.
Guztira hemeretzi proiektu aurkeztu dira lehiaketara, eta ideia horiek soluzio teknologiko eta jasangarriak eman dituzte, besteak beste, automobilgintzan, osasunean, industrian eta fabrikazioan. Enpresa hauek eman dute beketarako laguntza: Fagor Taldeak, Orbeak, Centro Stirlingek eta Fagor Ederlanek. Guztiek ere talentu teknologikoa eta enpleguaren eta aberastasunaren sorrera sustatzen dituzte lurraldean.
Ekainaren 16an Garaia parke teknologikoan jokatutako final handian aurkeztu zituzten finalistek proposamenak, eta enpresetako eta partaide diren erakundeetako ordezkariz osatutako epaimahaiak aukeratu zituen irabazleak.
ENGIPRENEURSHIP eta TECHNOPRENEURSHIP kategorietako irabazleak
2023ko aurreneko deialdian, bi sari eman dira ENGIPRENEURSHIP kategorian eta bat TECHNOPRENEURSHIP kategorian. Aurrenekoak oinarri teknologikoko negozio-ideia berritzaile eta jasangarriak bilatzen ditu, merkatura eramaten saiatzeko. Hala ere, bigarrenean ideia soilik saritzen da; ez dago garatzeko beharrik.
Fokua ENGIPRENEURSHIPen jarriz, Diseinu INKLUSIBOA eta SATOP proiektuak saritu dira. Lehenengoa Amaia Beitiak eta Arantxa Gonzalez de Herediak garatu dute, Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikerlariek. Diseinu inklusiboan oinarritutako proiektua da, eta produktu eta zerbitzu inklusiboagoen inguruko plataforma bat eta aholkularitza merkaturatu nahi ditu, merkatuan bezero potentzial edo pertsona erabiltzaile gehiagorengana iristea erraztuko dietenak enpresei. Bere aldetik, SATOP Aritz Esnaola Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikerlariaren eskutik jaio da, eta kirol-oinetakoen zolak ekoiztearen inguruko negozio-eredu bat proposatzen du, 3D inprimaketaren onurak aprobetxatuz. Kategoria honetako saria beka bat da, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle bat 2023‑2024 ikasturtean proiektuan sartzeko beka bat, eta 10.000 euroko poltsa ekonomiko bat ere eskaintzen du, proiektuko gastu eta inbertsioetarako.
Era berean, azpimarratu behar da SATOP proiektuak pitching/aurkezpen onenaren saria ere jaso duela. Publikoak aukeratu zuen bozketa bidez, eta, kasu horretan, Aritz Esnaola irabazleak, 500 euroko saria ere jaso zuen.
Azkenik, bigarren kategorian, TECHNOPRENEURSHIPi buruzkoan, Allergenius ekimena izan da irabazlea. Proiektu hori Ainhoa Artolak, Malen Herruzok eta Judith Zubiak garatu dute; Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterreko ikasleak dira, eta alergiak kontrolatzeko soluzio ez-inbaditzaileak garatu nahi dituzte. Txip mikrofluidiko bat da, eta Basofiloak Aktibatzeko Testa, alergia-motak detektatzen dituena, eta AllerGenius App ditu oinarri.
Enpresa Sortuz 2023 beken bigarren deialdia udazkenean izango da, eta gainerako bekak eta sari ekonomikoak emango dira, aurten aurkeztutako ideia teknologiko eta jasangarriei laguntzeko aurreikusitako 100.000 euroak osatu arte.
Enpresa Sortuzi buruz
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Enpresa Sortuz ekimenak hainbat urte daramatza martxan, eta azken urteotan nabarmen handitu zaio enpresek eta erakundeek emandako babesa, batez ere, laster irekiko delako HIREKIN, Arrasaten dagoen eta Mondragon Unibertsitateak gidatzen duen Ekintzailetza Teknologiko eta Jasangarrirako Zentroa. Fagor Taldearen parte den Gizabidea Fundazioa da Enpresa Sortuzen babesle nagusia, Orbea, Centro Stirling eta Fagor Ederlanekin batera. Bestalde, lehiaketaren babesleak dira beste hauek ere: MONDRAGON Korporazioa, Saiolan, Galbaian, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, LABORAL Kutxako Gaztenpresa Fundazioa eta GARAIA Parke Teknologikoa. Erakunde laguntzaile horiei guztiei esker, Enpresa Sortuz lehiaketak 100.000 euro baino gehiago banatuko ditu, 2023an, beka eta laguntza ekonomiko modura.