Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mondragon Unibertsitatearen eskutik bikaintasun operazionalaren eta negozio-hobekuntzaren gaineko jardunaldia Donostialdeko campusean
Bikaintasun operazionalak, enpresaren finantza-balantzeetako emaitzak hobetzeko, enpresaren jarduerak gauzatzeko moduari egiten dio erreferentzia. Martxoaren 11n, asteazkenean, IDEKO,TESA, edo Indar Electric erakundeek “Negozioaren emaitzetan eragina duten bikaintasun operazionaleko enpresen kasuak” jardunaldian hartuko dute parte. Doako jardunaldi dibulgatzaile bat izango da, eta interesa duten guztiek gerturatu ahal izango dira. Jardunaldia Asenta Management Consultants eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute, eta martxoaren 11n, asteazkenean, egingo da Mondragon Unibertsitatearen Orona Ideoko campusean, 09:30etik 13:00etara.
Esperientzia praktikoak
Jardunaldia aurkeztu ostean (09:30), Asenta Management Consultants, enpresako Jose Ignacio Erausquin bazkide zuzendariak eragiketen zuzendaritzak duen funtzioaren inguruan hitz egingo du gaur egungo enpresen testuinguruan.
10:00etan, Ideko enpresako Ibon Serrano jaunak Lean Manufacturing ereduaren aplikazioa azalduko du ekoizpen diskretuko inguruetan. Gero (10:40), Iñigo Ortega TESA Taldeko zuzendari industrialak parte hartuko du, eta hark bere enpresaren Lean esperientzia azalduko du. Bestalde, Ibon Zarrabeitia Indar Electric enpresako ekoizpen-zuzendariak nortasuna eta konpromisoa azalduko ditu, balioa sortzeko eguneroko kudeaketaren oinarri gisa.
Zentzu horretan, Mondragon Unibertsitatearen Eragiketa Industrialen Zuzendaritza Masterra ezagutaraziko da (12:20) Javier Guallar graduondo horren koordinatzailearen aldetik. Haren edukia eta metodologia dela-eta, Estatuan izaera aitzindaria duen masterra da, eta jardunean dauden eta eragiketen edo kudeaketa industrialaren esparruan esperientzia egiaztatua duten profesionalei xedaturik dago. Jardunaldia amaitzeko, iritziak azaltzeko mahai-inguru bat egingo da bertaratuen eta jardunaldiko txostengileen artean.