Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mondragon Unibertsitateak ate irekiko zazpi jardunaldi egingo ditu bere campusetan, bere hezkuntza-eredua azaltzeko
Mondragon Unibertsitateak ateak zabaltzeko zazpi jardunaldi egingo ditu bere campusetan abenduaren 11tik 16ra, ostegun honetatik datorren asteartera bitartean, bere hezkuntza-eredua azaltzeko xedez. Unibertsitate aurreko jardunaldi bakoitzak bi ordu inguru iraungo du eta, horietan, fakultate bakoitzak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak aurkeztuko ditu zehatz-mehatz. Bada, abenduaren 16an, asteartean, 18:00etan, ateak zabaltzeko on line jardunaldi bat egingo du, MU Telebistaren webgunea den http//:mukom.mondragon.edu/mutb bidez. Jardunaldi hori 30 minutukoa izango da.
Ateak zabaltzeko jardunaldiak Mondragon Unibertsitatea aurrez aurre ezagutu nahi duten etorkizuneko unibertsitarioei zein guraso, irakasle eta bideratzaileei zuzenduta daude.
Jardunaldiak banan-banan
Donostialdeko Campusa (Orona Ideo Hernani): abenduaren 11n, ostegunean, 17:30ean
Arrasateko Campusa: abenduaren 13an, larunbatean, 10:30ean
Oñatiko Campusa: abenduaren 11n, ostegunean, 18:00etan
Bidasoako Campusa: abenduaren 13an, larunbatean, 11:00etan
Bilbao Berrikuntza Faktoriaren egoitza (Uribitarte, 6): abenduaren 13an, larunbatean, 11:00etan.
Gastronomia Zientzien Fakultatea-Basque Culinary Center
Abenduaren 13an, larunbatean, 10:30ean
Jardunaldi horien inguruko argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen webgunera jo daiteke: www.mondragon.edu/prest, edo telefono honetara deitu: 902 110 436.